Gudari Egunaren harira, ekitaldia ostiralean
Ostiralean izango da Gudari Eguna, eta ekitaldia deitu dute hildako gudariak omentzeko. 'Independentzia sozialismoa' goiburuarekin ekitaldia izango da 19:00etan Foru plazan.
Irailaren 27a, Gudari Eguna da. Orain 44 urte izendatu zuten egun hori, ETAko kide Angel Otaegi eta Juan Paredes Manot Txiki fusilatu zituztenean. Haiekin batera, FRAP Frente Revolucionario Antifascista y Patriotako (Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Abertzalea) Luis Sanchez Bravo, Jose Humberto Baena, eta Ramón García Sanz militanteak ere fusilatu zituzten Cerdoya del Vallesen (Bartzelona). Txiki, Otaegi, Sanchez Bravo, Baena eta Garcia Sanz izan ziren Frankoren diktadurapean fusilatu zituzten azkenak.
Ostiralean izango da Gudari Eguna, eta ekitaldia deitu dute hildako gudariak omentzeko. Independentzia sozialismoa goiburuarekin ekitaldia izango da 19:00etan Foru plazan.