Igandean, Muxiko Festa berezia Lezon
Betizutik elkarteko kideek, hilabete batek bost igande dituenean egin ohi duen moduan, Muxiko Festa antolatu dute iganderako.
Betizutik elkarteak ohitura duen bezala, hilabete batek bost igande dituenean, bosgarren igande horretan Muxiko Festa egiten dute. Irailak, bada, bost igande ditu, beraz, igande honetan Muxiko Festa egingo dute; berezia da gainera. Muxiko Festaren 21. ekitaldia izango da. Eta muxikoak, polkak, mazurkak, fandangoak eta bestelakoak izango dira dantzari dagokionez. Baina ez hori bakarrik.
Izan ere, ez dira mugatuko dantza saioetara. Kantu poteoa, bazkaria (joko, lehiaketa eta kantuekin) eta erromeria egingo dituzte. Hau da, berezia izango da.
Jarraian, eguneko egitarau osoa. Ekitaldiak Gurutze Santuaren plazan egingo dituzte; eguraldi txarrarekin, berriz, Herri Eskolako gune estalian izango dira jarduerak.
- 11:00etan, muxiko tailerra.
- 12:00etan, muxiko festa.
- 13:15ean, kantu poteoa hasiko da.
- 14:30ean, bazkaria. Jarraian kantuak, jokoak, eta lehiaketak.
- 17:00etan, Kaialden, erromeria.