Honbuk ikasturtea hasiko du, bi munduko txapelketa irabazi ondoren

Helduentzako eta haurrentzako kenpo kai ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere, Elorsoro kiroldegian. Izena emateko epea zabalik dago.

honbu kenpo kai 2019

Emma Garmendia, Mikel Osa eta Ibon Arrieta.

Oiartzungo Honbu elkarteak, aurten ere, kenpo kai ikastaroak emango ditu. Pasa den abuztuan elkarteko bi kide munduko txapeldun izan ziren, eta dominak lortuko dituzten kirolariak formatzen jarraitu nahi dute. Hala ere, garrantzitsuena, beti, parte hartzea izango da.

Astearte eta ostegunetan haurrentzako eta helduentzako saioak eskainiko dituzte. Haurrei dagokienez, Alaian Isasa senseiak emango dizkie eskolak, 13:15etik 14:15era. Helduenak, berriz, Zuhaitz Astarloza senseiak emango ditu, 13:30etik 14:30era.

Egun horietan baita ere, hiru saio eskainiko dituzte, arratsaldetan: 17:00etatik 18:00etara, 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Isasak emango ditu haurrentzako eskolak, Emma Garmendia eta Mikel Osa laguntzaile dituela. Helduen saioak, berriz, shihan Martinezek emango ditu, titulu hori lortu duen lehenengo emakumea.

Izena emateko epea oraindik irekita dago. Elorsoro kiroldegian aurkitzeko aukera egongo dela jakinarazi dute Honbukoek. Zalantzak argitzeko, 608 93 44 20 telefono zenbakira dei daiteke (Alain Isasa), edo elkartearen e-posta helbidera idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.