San Fermin txikiek hartuko dute Antxo asteburuan
Uda bukatu da dagoeneko, baina oraindik badago jaiez gozatzeko tartea. San Fermin txikiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera. Antolatutako egitarau zabala ikusita, ez dirudi herriko jai txikiak direnik.
Urtero legez, herriko jai txikiak ospatzeko garaia dute Antxon. Asteburuan kaleak zuri eta gorriz jantziko dira berriz ere. San Fermin Txikiak datoz, eta barrutian dena prest dute hiru egunez jai giroa nagusi izan dadin. Antxon, baina, ez dituzte gauza txikiak gustuko, egitarau zabala antolatu dute eta. Asteburuak luze joko du.
Jaiak ostiralean hasten dira berez, txupinazoarekin batera. Baina erretirodunek, jaien hasiera aurreratu dute, ez baitute galtzeko denborarik. Ostegunean patata tortilla lehiaketa antolatuko dute, erretiratuen egoitzan, 19:30etik aurrera.
Ostiralean bai, jai giroak hartuko ditu kaleak. 20:00tan jaurtiko den txupinak hasiera emango die San Fermin Txikiei. 48 orduz, danborradak, jolasek, janariak, eta festak hartuko dute Antxo.
Egitaraua
Irailak 26, osteguna.
19:30: Patata tortilla txapelketa erretiratuen egoitzan.
Irailak 27, ostirala.
18:00: Jolas herrikoiak erretiratuen egoitzan.
19:00: Poteo musikatua.
19:45: Omenaldi antxotarra.
20:00: Txupinazoa.
Jarraian Azken ostirala!
21:00: Danborrada herrikoia.
22:00: Sobakillo afaria.
23:00: Got talent.
23:00: Non Taguanto session DJ Jo King eta Dr. Kogollo Kurlinka tabernan.
Irailak 28, larunbata.
12:00: Haurrentzako ekintzak.
13:00: Erraldoi eta buruhandiak.
14:00: Bazkari herrikoia.
16:00: Mus txapelketa Kurlinka tabernan.
18:00: Sardina jatea Axular plazan.
18:30: Oka jolasa.
23:00: Reggae Dub Dancehall jaia. Ziztada & Rlantz eta Bassagain DJ-a.
Goizaldean Twister
Irailak 29, igandea.
11:00: Lehiaketa gastronomikoa: patatak errioxar erara.
14:00: Lehiaketako pintxoekin bazkaria.
17:30: Haurrentzako bizikleta txapelketa.
20:00: Txokolatada.