Urriaren 13ra arte luzatu dute Jorge Oteizaren lanari buruzko erakusketa
Berez, atzo zen bukatzekoa Jorge Oteiza Marrazkiak, Estanpak, Hitzak (eta eskulturak) erakusketa, baina beste bi astez luzatu dute, herritarren artean izan duen harrera onagatik.
Erakusketa urriaren 13an bukatuko dela baietsi du Pasaiako Udalak. Jorge Oteiza Marrazkiak, Estanpak, Hitzak (eta Eskulturak) erakusketa Donibaneko Victor Hugo Etxean dago abuztuaz geroztik. Bisitariei esperientzia osoago bat emateko asmoz, hilabetean zehar bisita gidatuak egin dituzte, asteartero. Atzo zen bukatzekoa erakusketa, baina izandako harrera ona dela eta, beste bi astez luzatuko dute. Erakusketa urriaren 13ra arte ikusgai izango da.
Felix Maraña da erakusketaren sortzailea, eta Jorge Oteizak egindako lanaren oroigarria izatea du helburu nagusitzat. Eskultorearen 70 argazki eta grafiaz osatzen da erakusketa, baita formatu txikiko 12 eskulturez. Marañak zuzendutako erakusketa, poesiari egindako kantu irmotzat definitu dute, Oteizaren obra bere osotasunean biltzen duen hizkuntza.
