Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2020ko zergak eta tasak onartu ditu udalbatzarrak

KPIaren araberako igoera izango dute udaleko zergek, aho batez adostuta. San Markoseko 2017ko aurrekontuak, behin betiko baliogabetuak.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/09/26
plenoa oiartzun iraila 2019

Irailari dagokion ohikoa plenoa izan zen atzokoa.

Ikasturteko lehenengo ohiko plenoa egin zuten atzo arratsean. Puntu garrantzitsuena, oiartzuar gehienei eragingo diena, 2020ko zerga eta tasen ordenantza onartu zuten, aho batez. KPIaren arabera igoko dira zerga eta tasa gehienak.

Hainbat tasa mantenduko dira, baina beste batzuek izango dute gorabeherarik. Udal kirol instalazioen erabilera %2 igoko da. Jaitsiko dena, berriz, etxez etxeko zerbitzuarena izango da, aldundiaren lortutako hitzarmenari esker.

EAJk aldeko botoari ñabardura bat egin nahi izan zion Rafael Bergaretxe jeltzaleen bozeramaileak. Egoki deritzote KPIaren igoera aplikatzeari, baina hondakinen tasan sarreren eta irteeren artean dagoen aldea —negatiboa— zaintzeko eskatu zioten udal gobernu taldeari.

Jexux Leonet alkateak erantzun zion aztertuko dutela dagokion testuinguruan. Izan ere, kirol instalazioak ere defizitarioak direla aipatu zuen. Horrez gain, zehaztu zuen Gipuzkoan hondakinak tratatzeko hondakinen eraikitzeak zein eragin ekonomiko izango duen ikusi behar den.

San Markorekin, bi gai

San Marko Mankomunitatearekin lotutako bi gairen berri eman zuten ondoren, bozketarik gabe. Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak baliogabetu zituen EAEko Auzitegi Nagusiak, eta erabaki horri kasazio helegitea jarri zioten. Hala ere, auzitegiak ez du onartu, eta behin betiko baliogabetuta geratu dira.

Garbiguneengatik egindako ekarpen ekonomikoa berkalkulatu eta dirua jaso beharko du Oiartzunek, Usurbil, Donostia eta Hernanik. Izan ere, udalerri bakoitzak ordaindu behar zuen bere garbigunea. Orain, denen artean egingo dute.

Beste puntuan, udalak mankomunitateari bi eskaera egin dizkiola azaldu zuten. Alde batetik, auditoria egitea, hamarkada luze pasa baita azkeneko aldiz egin zenetik eta gauzak asko aldatu direla uste baitute.

Bestetik, likidazioa erreferentziatzat hartuta, udalek zenbat jaso eta zenbat eman behar duten kalkulatzea eskatu dute. Bi eskaerei uko egin die San Markok.

Puntu bat gehiago

Plenoak, hasiera batean, zortzi puntu zituen, baina beste bat erantsi zioten, urgentziaz. Udalak eta Agintzari elkarteak hitzarmena sinatzea adostu zuten, hori ere bai, aho batez. Diru laguntza eta udaletxean lanpostu baterako tokia jasoko du elkarteak, adin txikikoekin lanean jarraitzeko.

Eskari eta galderetan, berriz, EAJk Elorsoro kiroldegia izan zuen hizpide. Erabiltzaile batzuek hainbat kexa helarazi dizkiete: hainbat gauza utzita daudela, kexen kutxarik jada ez dagoela, paddle pista ezin dela erabili… Begi bat jartzeko eskatu zioten udal gobernu taldeari.

Leonetek erantzun zion enkargua jasoko zutela, eta helburua dela kirol instalazioa eguneratuta edukitzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.