Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika bandak emanaldia egingo du Aian

Ez da nolanahikoa izango, Herriz herri musikaz historian zehar emanaldirako argazkiak eta musika uztartuko ditu, eta ahotsa jarri Aitor Albistur bertsolariarekin eta Iker Casares tenorearekin.

Aierdi, Arrizabalaga, Mitxelena, Albistur eta Erkizia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/27

EMKEren Musika Bandak emanaldia egingo du urriaren 5ean (larunbata) Aian. Ez da nolanahikoa izango, Herriz herri musikaz historian zehar emanaldirako argazkiak eta musika uztartuko ditu, eta ahotsa jarri Aitor Albistur bertsolariarekin eta Iker Casares tenorearekin. Gaur aurkeztu dute proiektua Errenteriako Udalean Josu Mitxelena bandaren presidenteak, Alain Aierdi zuzendariak, Iñaki Erkizia argazkilariak, Aitor Albistur bertsolariak eta Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak.

Ideia nola sortu zen eta kontzertua nola mamitu den azaldu du Mitxelenak: “Proiektuaren bidez Gipuzkoako herri txikietan musika emanaldiak egin nahi ditugu, musika banda ez duten herri txikietara eraman gurea eta musika eta herri horien historia uztartuko lukeen kontzertu ibiltaria egin, musika bidaia proposatuz”. Kutxa Fundazioari iniziatiba aurkeztu eta begi onez ikusi zuela azaldu du, “aurrera egin genuen, beraz”. Eta Aia aukeratu zuten lehen musika bidaia egiteko. Hurbilean eragin nahi du bandak, baina baita musika kultura zabaldu hurbileko eremu horretatik harago.

Argazki bila abiatu ziren orduan eta hasieran ez zutela askorik topatu azaldu du Erkiziak, “udal artxibora deitu genuen ondoren eta argazki mordoa topatu dugu bertan, izugarri pila. Horiekin batera, 1963an Sueziak egindako Basker dokumentaletik ere lortu ditugu Aiako irudiak, baita Gure Gipuzkoa webgunetik eta Aldalur familiak utzitakok ere”· 300 argazki dira guztira; herri kirola, paisaia, traineruak, ezkontzak, eta Aiako herritarren argazkiak bildu dituzte.

Arrizabalaga pozik daudela esan du emanaldiarekin da eta esker ona azaldu dio EMKE Bandari, “Aia aukeratzeagatik emanaldirako. Proiektua aurkeztu zigutenean sentsazio ona izan genuen hasieratik. Ez da gainera ohikoa musika banda bat plazan izatea, eta oso polita izango da kontuan hartuta bertsolaritza ere uztartu dutela proiektuaren barruan”. Publikoz abalak gozatzeko moduko eskaintza izango dela gaineratu du Arrizabalagak, eta Errenteriakoa, sona handiko banda dela gaineratu du.

Aierdik kontzertuaren gaineko zehaztasunak eman ditu. Hiru zati izango ditu kontzertuak, eta euskal musika joko dute. Lehenengo zatian musika banda arituko da soilik; bigarren zatian Aitor Albistur bertsolariak hartuko du lekukoa eta bandak akonpainamendua egingo dio; eta hirugarren zatian, Iker Casares tenoreak abestuko du. Emanaldia bitartean argazkiek osatuko dute bidaia.

Gozategi plazan izango da emanaldia 20:30ean, eta emanaldirako propio dotore antolatuko dutela jakinarazi dute, musika bandaren atzealdean pantaila erraldoia kokatuta. Eguraldiak laguntzen ez badu probalekura eramango dute emanaldia.

Autobusa Aiara

Aiarrek fin erantzungo diote hitzorduari, baina hala ere musika bandak autobusa antolatu du Errenteriatik bertaratu nahi duten bazkide eta jarraitzaileentzat. Doan izango da eta interesdunek Bitxi Kolore saltokian eman behar dute izena (Madalena kalea 2). 18:00etan irtengo da autobusa Errenteriatik, eta zehaztasun guztiak izena emateko garaian jasoko dituzte saltokian bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.