Fanderia, Ihurrita eta Arraskue errotak ezagutuko dituzte urriaren 5ean egingo duten ibilaldian. Bi hitzaldi ere antolatu dituzte 10erako.
Joskintza dute gustuko, eta horrek elkartu ditu Emakumeen Etxeak hartuko duen Josiz Jabetu egitasmoan. Halere, harago doa, emakumeen sareak sortzea eta ahalduntzea baitu helburu egitasmoak.
Lanbide sortzaileak palanka ekonomiko gisa baliatu eta Alde Zaharra biziberritzea, bi helburu horiek ditu udalak martxan jarri duen Artisau Auzoa proiektu pilotuak. Lehen saltoki-tailerrak urte amaieran zabalduko ditu ateak.
Ez da nolanahikoa izango, Herriz herri musikaz historian zehar emanaldirako argazkiak eta musika uztartuko ditu, eta ahotsa jarri Aitor Albistur bertsolariarekin eta Iker Casares tenorearekin.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari dira oiartzuarrak. Lizarralde final zortzirenetan hasi da, eta Martin hurrengo fasean, 2015ean finalista izan zelako.
Lehen balorazioa egin du udalak, baina perituen azterketaren zain dira. Astelehenean egingo dute azterketa eta orduan jakingo da zein izan diren benetako kalteak eta zein ondorio izango dituen.
Bi bertsolari oiartzuarrek hartuko dute parte Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketan. Beren asmoak laburbildu dituzte bideo honetan.
Pello Añorga ipuin kontalaria lau urtetik gorako haurrekin bilduko da astelehen arratsaldean, Manuel Lekuona bibliotekan.
Mutilen bi futbol taldeek etxean jokatuko dute, baita nesken Oiartzun Ck ere. Saskilagunek Ordiziara joan beharko dute, gaur arratsaldean.
Aisiola aisialdi eskolak emango du ikastaroa, Lanbidek homologatutako titulua da eta hamasei urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena.
Sei begirale ariko dira lanean, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleekin. Datorren astean hasiko da Kuadrillategi, Kataxulo Gaztetxian.
Kudeaketaren defizita zaindu behar dela nabarmendu dute. Horrez gain, auzo batzarretara deia luzatu du Oiartzungo EAJk.