Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Ostegunetan ere zabalik izango dira Pasaiako hiru gaztelekuak

Pasai Donibaneko egoitza berriak igogailua izango du, mugikortasun arazoak dituzten gazteek lagunekin ongi pasatzeko oztoporik izan ez dezaten.

Donibaneko gaztelekua Donibaneko gaztelekuak lokal berria izango du 2019-2020 ikasturtean.
Pasaia
2019/09/27

Aurreko astetik zabalik dira Pa-saiako hiru gaztelekuak. Donibaneko, Trintxerpe-San Pedroko eta Antxoko gazteen topaguneek pertsianak altxatu dituzte, eta horrela mantenduko dira 2020ko uztailaren erdialdera arte. Aurten, gainera, ordutegi zabalagoa izango dute udalerriko hiru gaztelekuek; ostegunetan ere irekita izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Ostiral eta larunbatetan betiko ordutegiari eutsiko diote, 17:00etatik 21:00etara hain zuzen ere.

Herriko gazteen eskaerari jarraiki erabaki du Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak ordutegia hedatzea, izan ere, gaztelekuen harrera ezin hobea izaten ari da herritarren artean, eta Antxoko gaztelekua zabaldu zen unetik, Pasaiako barruti guztietan eragina izatea bermatu zuen udalak. Gainera, aurrekontuak ahalbidetzen duen heinean, egun gehiagotan ireki nahiko lituzkete ateak.

Iaz 13 eta 17 urte bitarteko 170 gazte izan ziren bazkide Pasaiako gaztelekuetan, eta horiez gain badira noizean behin joaten diren gazteak, bazkide izan ez arren. Datu esanguratsua da, frogatuta baitago erabilera indizea altua dela pasaiatarren artean. Erabilera kopurua are eta esanguratsuagoa da gaztelekuen espazio mugatua kontuan hartzen bada.

Hortaz, argi dago gaztelekuek gazteen beharrei erantzuten dietela eta haien zerbitzua eraginkorra dela. Zerbitzuaren garrantziaz jakitun izanda, egungo baliabideak hobetzeko erabakia hartu du Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak, hazten jarraitzeko asmoz. Antxoko gaztelekuari esker, adibidez, gazteek aisialdirako topagune berri bat dute iaztik. Donibanen ere berritasunekin datoz ikasturte honetan, egoitza berria baitute. Lekua bera, zaharraren alboan dago.Hau da, Pasai Donibaneko eskolan (J.J. Otaegi plaza, 3) jarraituko du gaztelekuak. Gazte guztiek ongi pasatzeko aukera izan dezaten, igogailu bat jarri dute, mugikortasun arazoak, beraz, ez dira oztopo izango Donibanen. Igogailu berriaz gain, hainbat altzari ere berritu dituzte eta plangintzaren arabera, berritzearen bigarren fasea hurrengo urtean burutuko dute.

Autonomia eta balioak

Ongi pasatzeko eta jolasean aritzeko eremu dira Pasaiako gaztelekuak, baina batez ere, nerabeen topagune dira, gazteek propio senti dezaketen espazioa. Funtsean, balore positiboak hedatzea eta autonomiaz jokatzen ikastea da gaztelekuen helburua.

Nerabezaroa adin tarte polit bezain konplexua da. Gazteen nortasun propioa osatuz doan unea da, eta bizipenek eragin handia izan dezakete haien izaeran. Pasaiako gaztelekuetan nerabeek autonomiaz jarduteko aukera izan eta erabakietan parte hartuko dute, betiere giro osasuntsuan eta elkarri errespetatuz.

Prozesu osoan zehar, gazteek hezitzaileak izango dituzte bidelagun. Gazteleku bakoitzeko bi hezitzaile izango dira. Hezitzaileen ekarpena funtsezkoa da, argi baitute ez direla ez irakasleak ezta lagunak ere. Egoera bakoitzari neurria hartuko diote; alde batetik, gazteei askatasunez jokatzen utzi behar diete, erabakiak hartzeko aukera eman, baina bestetik, jarrera baztertzaile eta onartezinak eteteko gai izanbehar dira.

Nerabeak gizartearen ispilu dira, hortaz, gizartean errotuta dauden ohitura baztertzaileak errepikatzeko joera izan dezakete. Matxismoa edota komunikazio ohiturak aurreko belaunaldietatik jaso dituzte gazteek, ez dituzte haiek sortu. Ildo horretan, gaztelekuak bestelako aisialdi eredu bat eskaini diezaieke, izan ere, euskara eta berdintasuna oinarri izango dituzte, besteak beste.

Lau urte garrantzitsuko ibilbidea egin dezakete bazkideek gaztelekuetan. Nerabe sartzen dira; irtetean, ordea, kasik heldu dira. Bertan ikasitakoak, oroitzapen ederrak izateaz gain, etorkizuneko balioak ere izango dira.

 

Hamarka gazte, hiru gazteleku eta udal sailaren profesionalen babesa

Hamarka neraberen arduradun izatea ez da samurra. Baina hezitzaileei merezi die ahaleginak, zalantzarik gabe, jasotakoa emandakoa bezain beste delako, edo gehiago.

Gazteekin lan egitea, etorkizunari begiratu bat ematea bezalakoa dela dio Ekain Iribarren hezitzaileak, «gure atzetik datorrena ikusteko balio du, herriak izango duen garapena ezagutzeko». Nerabezaroa bezalako adin tarte berezi batean positiboki eragin ahal izatea eskertzen du hezitzaileak, «urte zoragarriak dira. Pertsonak ikaragarri aldatzen dira adin tarte horretan.Prozesuaren parte izan ahal izatea oso aberasgarria da».

Maider Otxoa de Aldak Antxoko Gaztelekuan jarduten du Iribarrenekin batera. Haren mezua gurasoei zuzendutakoa da, «gazteak babestuta egongo dira uneoro. Gaztelekuan haien identitatea errespetatua izango da beti. Jarrera onartezin eta baztertzailerik balego, modu eraginkor batean esku hartuko dugu». Guraso eta ahaideak, beraz, lasai egon daitezke, hezitzaileek gazte guztien ongizatea bermatuko dutelako.

Gaztelekuetan sortutako giro polita nabarmendu du June Amutxastegik, Trintxerpe-SanPedroko hezitzaileak: «Ezin dugu ahaztu gaztelekuak ongi pasatzeko espazioak direla. Guk ongi pasatzeko aukera dutela bermatu behar dugu, eta aldi berean giro osasuntsua sortzeaz arduratu behar gara».

Pasaiako gaztelekuen arrakasta gazteen nahiak aintzat hartzea da, haien iritzia gauzatzea eta jarduerak haiekin elkarlanean diseinatzea, «aisialdi eskaintza zabala izango dugu, gazteen beharrei egokitutakoa. Gure lana, batez ere, gazte hauen beharrak ezagutzea, laguntza eskaintzea eta haien proposamenei bide ematea da», azaldu du Amutxastegik.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.