Hondakinen tasa eta jarduera ekonomikoena bihartik aurrera ordain daitezke
Bi tasak azaroko lehenengo egunetara arte ordain daitezke. Ordainketa helbideratuta dutenei urriaren 29an kobratuko diete.
Bihar —urriak 1—hasiko da udaleko bi tasa eta zerga ordaintzeko epea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen tasa bihartik aurrera ordain daitezke.
Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga azaroaren 10era arte ordaindu ahal izango da. Hondakinen tasa ordaintzeko, berriz, egun bat gehiagoko epea izango dute.
Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, urriaren 29an kobratuko diete, bi kasuetan.