Beti geratuko da areto futbola
Oiartzungo talde gehienek emaitza kaskarrak lortu dituzte, nesken hirugarren taldeak eta areto futboleko lehen jardunaldian puntuak lortu dituzte.
Asteburukoa ez da Oiartzungo talde gehienentzat ona izan. Herriko bost futbol taldeetatik lauk galdu dute beren partida, eta nesken hirugarren taldea izan da asteburuan punturen bat urratzeko gai izan den bakarra. Saskilagunek ere galdu egin zuten, etxetik kanpo.
Areto futboleko bi taldeek, berriz, punturen bat lortu zuten, ligako lehenengo jardunaldian. Oiartzunek launa berdindu zuen etxetik kanpo, eta Miren Tabernako jokalariak gustura gelditu ziren sarea zulatuz.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Real Union: 1-4.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzun — Sanpedrotarra: 2-3.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Arratia — Oiartzun Antiguoko: 4-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Eibar — Oiartzun Intxaurdi: 4-1.
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi Oiartzun — Beti Gazte: 0-0.
ARETO FUTBOLA
Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu AFT-Oiartzun: 4-4.
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna-Makax: 5-0.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Ordizia — Oiartzungo Saskilagunak: 74-62.