"Zorion bidean, gure ardura" tailerra eskainiko du Urko Arozenak
Urriaren 13an izango da tailerra, eta emozio eta somatizazioetatik abiatuta, zoriontasunaren bila abiatuko direla adierazi du Arozenak.
Urko Arozenak Zorion bidean, gure ardura izeneko tailerra eskainiko du urriaren 13an. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 15:00etatik 19:00etara.
Arozenak berak jakinarazi duenez, emozio eta somatizazioetatik abiatuta beldurrak zein ametsak landuko dituzte, norberaren burua onartu eta maitatzeko pausoak emanez, «zorion bidean».
50 euroko prezioa izango du, baina lehen saiorako ez da izenik eman beharko. Taldea osatuz gero, jakinarazi du Arozenak, beste hiru saio gehiago egiteko aukera egongo da.