Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasun hegadak

Juneren Hegoak, haur gaixoen eta beren familien aldeko laguntza elkarteak larunbatean ospatuko du bere egun handia, elkartasuna eta jaia uztartuta. Esker ona azaltzeko jaia izango da larunbatekoa, baita boluntario gehiago elkartera hurbiltzeko aitzakia ere.

Juneren Hegoak Egunaren aurkezpena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/01

Tximeletak hegan egingo du berriz ere. Juneren Hegoak, haur gaixoen eta beren familien aldeko laguntza elkarteak larunbatean ospatuko du bere egun handia, elkartasuna eta jaia uztartuta. Atzo aurkeztu zuten prestatu duten egitaraua Maite Gartziak eta Alazne Mendikutek elkartearen izenean, eta argi esan zuten biek, “bihotzetik prestatutako programa izango da larunbatekoa”. Atzean, boluntario ugariren lana, ilusio eta mimo handiz prestatutako jaia egi bihurtzeko, eta horiei guztiei esker ona azaldu zien Mendikutek. Harago jo zuen Gartziak, “beraiek gabe Juneren Hegoak ez da ezer, beraiek dira gure motorra”. Guztira, 60 boluntario arituko dira jaian.

Boluntarioei esker ona azaltzeko baliatuko dute jaia, baita elkartea sortu zenetik azken sei urteetan ondoan izan dituzten eragile eta norbanakoei ere, “gizarteak oro har erantzun bikaina izan du elkartearekiko eta gure lanarekiko”. Juneren Hegoak elkartearen lana erakusteko baliatuko dute gainera jaia, “laguntza ematen zaien familiak ardatza dira elkartean, baina horrekin batera bestelako proiektu eta zerbitzu batzuk ere eskaintzen dira”. Boluntario ugari dituzte inguruan, beti laguntzeko prest, baina gehiagoren beharra ere ondo etorriko zaien zalantzarik ez dute, larunbatekoa beraz, boluntario berriak elkartera gerturatzeko hitzordua izatea ere nahi dute.

Bosgarren ekinaldia izango du jaiak eta 10:30ean hasita, puzgarriak, kartsak, rokodromoa, tailerrak, ipuin kontaketa, Juneren Hegoak Lasterketa, Disney ikuskizuna, Iban Garcia DJa eta Leire Urquijo dantzaria izango dira Agirre Lehendakariaren plazan. Aurten Algaraklown ospitaleko pailazoek photocalla antolatu dute eta jaiaren barruan hara eta hona ibiliko dira egun osoan zehar.

Bidelagun dituzten beste hiru elkarte ere izango dira larunbateko jaian: Pausoka elkartea, Gure Nahia Elkartasuna eta Mindara Elkartea. Horiek ere informazioa zabaltzeko postua izango dute jaiaren barruan.

Juneren Hegoak lasterketa

II. Juneren Hegoak Lasterketaz mintzatu zen Mendikute eta nabarmendu ez dela lehiaketa moduan planteatuko, “helburua Juneren Hegoak elkartea herrian barrena  ikusgarri egitea da eta ez da beraz denborarik hartuko. Nahi duen orok har dezake parte eta egunean bertan eman daiteke izena”. Lasterketak hiru ibilbide ditu aukeran: “Ibilbidea edozeinek parte hartzeko prestatu dugu, baita gurpildun aulkian daudenenak ere. 2,5 kilometro, 5 kilometro edota 7 kilometroko ibilbideak daude aukeran eta izena ematea egunean bertan izango da bi euroren truke”.

Algaraklown taldeko kidea da Saioa Aizpurua Arribas. Halako jaiak antolatzea oso garrantzitsua dela azaldu zuen, “kalera atera ahal izatea jendartean dauden egoerak argitara ateratzea oso garrantzitsua da. Gu ospitalean ibiltzen gara, baina beste elkarteekin ere bat egiten dugu horrelako topaketetan”.

Disney ikuskizunaren atzean berriz, Elipsis taldea dago eta haren izenean Gorka Lizasok hartu zuen parte atzoko agerraldian. Berari ere garrantzitsua iruditzen zaio kalera ateratzea, ezagutaraztea Juneren Hegoak bezalako elkarteek egiten duten lana eta atzean dituzten istorioei tartea ematea, “proposatu ziguten parte hartzea jaialdian eta pozik egingo dugu gainera. Espero dugu jendeak ongi pasatzea”.

Aurten antolatu duten programarekin familia osoari eta publiko guztiei erantzun nahi izan dio Juneren Hegoak Elkarteak eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.

40 familia elkartean

Gipuzkoa osoko 40 familiarekin ari da lanean Juneren Hegoak elkartea une hauetan. Elkarteak laguntza sarea sortu asmoz hasi zuen bidea 2013. urtean, zehazki, haurren gaixotasuna, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden  Gipuzkoako familiei begira. Irene Sotelo Brun elkarteko kideak dituzten beharrez mintzo da: “Gure familiek batez ere laguntza behar dute, sare bat eratzea, entzutea. Larritasun egoeran heltzen dira familiak gurera eta batez ere entzutea behar dute. Laguntza ekonomikoa ere behar du elkarteak”. Laguntza hori emateko prest direnek Juneren Hegoak elkartearen  telefono zenbakira deitu behar dute: 688 962 111.

Juneren Hegoak elkartearen lana garrantzitsua da. Haurren gaixotasuna, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren familiekin ari dira lanean, eta haiek entzuten dituzte, egoera bera bizi duten familiak elkarren ondoan jartzen dituzte, bidea egiten laguntzen diete, baina horrekin batera ospitalera joaten dira boluntarioak gaixorik diren haurrekin txandak egitera, edo terapiak lortzen dituzte familia horientzat bide zail horretan, “emozionalki bidelagun bihurtzen da elkartea, bizitzen ari diren bide zail eta larri horretan ez daudela bakarrik erakusten saiatzen gara, dauden gabezien aurrean tiritatxo txiki bat jartzen saiatzen gara”.

Egitaraua

  • 10:30-14:00: Puzgarriak, kartsak, rokodromoa, eskulanak, aurpegi margoketa. Algaraklown Ospitaleko Pailazoen photo calla.
  • 12:00: Ipuin kontaketa Irene Sotelo Brunekin Tximaleta.
  • 16:00: II Juneren Hegoak Lasterketa. Izen emateak egunean bertan.
  • 17:30: Disney ikuskizuna Elipse taldearen eskutik.
  • 18:30: Disko festa Iban Garcia DJarekin eta Leire Urquijo dantzariarekin.
  • 20:30. Festa amaiera.

(Jaia Agirre Lehendakariaren plazan izango da)

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.