Nazkatuta eta amorruak gainezka egin dute protesta,"istorioa errepikatu delako". Azken egunetan hiru emakumek eraso matxistak jasan dituzte Errenteria-Oreretan, eta hirurak bikote ohiek eraso dituzte.
Eraikuntza Artapena SL enpresak eraikiko dute erabilera anitzeko eraikina, plenoak hala esleituta. Bost milioi eta erdi euro pasatxoko kostua izango du.
Azken urteetako pertsona kopuru handiena kontratatuko du udalak aurten enplegu planen bidez. Horretarako 500.000 euroko inbertsioa egingo du, eta azken lau urteotan, berriz, ia hiru miloi euro bideratu ditu enplegu planetara eta 156 pertsona kontratatu.
Lezoko Gazte Asanblada dago iniziatibaren atzean eta helburu argia du, garai bateko Lezoko ohiturak berreskuratzea.
Ekintza sinboliko bezain deigarria egin zuten bart ehunka herritarrek Pasaiako badiaren bokalean. Bi bazterrak argitu zituzten, demokraziaren alde eta Kataluniar herriari babesa emateko.
Ehunka pertsonek badiaren bokaleko bi bazterrak argitu dituzte, demokraziaren alde eta Kataluniar herriari babesa emateko. Bide berri bat argitu daitekeela frogatu dute.
Azaroak 25 hurbil izanik, Gaxuxa Emakume Elkarteak eta Lezoko Udalak jada aurkeztu dituzte lehen ekitaldiak. Gehiago izango direla iragarri du udalak.
Lehenengo aste honetan zortzi partida jokatu dituzte, kontzejupean. Final handia, ohi bezala, abenduaren 26an jokatuko dute.
Eliza katolikoak immatrikulatu dituen herriaren ondasunak herriari itzultzeko izapide politiko zein juridikoak egitea eta eliza katolikoak bere ondasunengatik duen zerga salbuespena OHZ ez ordaintzearena deuseztatzeko behar diren izapideak egitea onartu du, besteak beste, plenoak.
ELAko erresidentzietako langileek mozioa aurkeztu zuten atzo plenoan. Langileei elkartasuna adieraztearekin batera, Gipuzkoako Foru aldundiari gatazka laboral eta sozial hori konpontzeko ardura har dezan, eta aldundiari berari greba egiten den egoitzetan eman gabeko zerbitzuaren zati proportzionala egoiliarren senideei itzultzea onartu du plenoak.
Oiartzuarrock jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute azaroaren 9an. Herriko tabernetan zazpi taldek joko dute, egun osoan zehar.
Barrutiko 21 elkartek herriarekiko arduratsu jokatzea eskatu diote Portu Agintzari, Ziriza Etxea hiritarrei itzuliz.
'Herri txiki, infernu handi' saioa emango du ETB1ek igandeko 22:00etan. Lezoarrei eskainitako saioa izango da. Urriaren 8 eta 17an egin zituzten grabazioak.
Gau Beltza dela eta, ekintza bereziak antolatu dituzte biharko udal kiroldegietan.
Aho batez onartu zuen bart Pasaiako udalbatzarrak Antxoko geltokia birmoldatzeko proiektu herrikoia, baina ñabardurekin. Udal gobernuak asmoa babestu zuen, ez ordea plan teknikoa.
Komunitatera ongietorria emateko erritua antolatzen hasiko dira haurren gurasoak. Lehenengo bilera azaroaren 7an izango da.
Aholku kontseiluaren ordezkari politiko berriak izendatuko dituzte, eta ingurumen sailaren lan ildoaren berri emango dute.
Victor Hugo Etxe guztien erakusketa egingo dute azaroan zehar, Kubako hiriburuak bi urtetik behin antolatzen duen Aste Frankofonoan.
Larunbat arratsaldean K1 eta MMA borrokaldiak izan ziren ikusgai Agustina Otaola pilotalekuan, Errenteriako 'Kenthai Fight Club'-ek antolatuta.