Gau beltza kiroldegietara ere helduko da

Gau Beltza dela eta, ekintza bereziak antolatu dituzte biharko udal kiroldegietan.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa. Galtzaraborda kiroldegia itxita izango da hamabost egunez.

Gau Beltza dela eta, ekintza bereziak antolatu dituzte biharko udal kiroldegietan. Hala Fanderian zein Galtzarabordan txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu dute, eta argazkiak egingo dizkiete 17:00etatik 19:00etara mozorrotuta joaten direnei. Haur guztiei gozokiak banatuko dizkiete, eta facebooken antolatutako lehiaketan parte hartuko dute; atsegin dut gehien jasotzen dutenek, saria eskuratuko dute.

Eskola beldurgarri batzuk antolatu dituzte, halaber, Kirol Ekintzak egitasmoko ikastaroetan parte hartzen duten guztientzat. Galtzarabordako kiroldegian Gap estiloko  zonbi eskola bat egongo da. Gainera indoor zikloko eskola guztiak beldurrezko musikarekin girotuko dituzte. Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran edo 943 449 690 telefono zenbakira deituta eta Fanderiakoan edo 943 344 423 telefono zenbakian esak daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.