2019/10

Kataluniari elkartasuna adierazteko mozioa onartu du Pasaiako Udalak

EAJ, Podemos eta EH Bilduk aldez aurretik iragarritako mozioa babestu dute. Herritarrei hitza ematea, ezin duela delitua izan defendatu dute hiru alderdiek.

indarkeria matxista

Hiru eraso sexista salatuko ditu bihar mugimendu feministak

Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea bihar (osteguna) 19:30ean hasita.

azaroak 25 oiartzun 2019

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ekitaldiak aurkeztu dituzte

Azaroaren 14tik 23ra bitartean ekitaldiak egingo dituzte, udaleko Feminismo Sailak antolatuta. Sentsibilizazioa eta kontzientzia piztu nahi dute.

eskola agenda 21 oiartzun

Ikasleen Eskola Agenda 21 eskaerei erantzun die Oiartzungo Udalak

Udaleko ordezkariek erakundeak hartutako aldaketa eta konpromisoak azaldu dizkiete ikasleei. Energia, elikadura eta mugikortasuna izan dituzte hizpide.

iturriotz auzolana

Iturriotz auzolanean garbitzeko elkartuko dira berriro

Datorren igandean elkartuko dira, Iturriozko soroan, auzoa garbitzeko. Duela bi aste ere bai aritu ziren auzolanean garbitzen.

Euskaraz, goxoagoa da ogia ere

Mintzagun tailerren barruan, ogia egiten ikasteko saioak egiten ari dira Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleak.

alaia martin gipuzkoa

Alaia Martin, Gipuzkoako txapelketako finalerdietara

Azpeitiko saioan laugarren izan da bertsolari oiartzuarra. Bost ariketa egin zituzten, eta horietako bitan puntuazio altuena lortu zuen.

plenoa oiartzun urria 2019

Hamalau puntukoa izango da urriko udalbatzarra

Zarata eta dardarei buruzko ordenantza behin betiko onartuko dute, legedi berrira moldatuta. Mendiburu 14 eraikinari dagokion puntu bat ere aztertuko dute.

35 urte geroago, oraindik ere beharrezkoa

Zintzilik irratiak 35 urteurren jaialdia antolatu du azaroaren 9rako. Hasieran bezain beharrezkoa dela irratia 35 urte geroago diote bertan parte hartzen dutenek.

Elkarlanaren Gau Beltza izango da San Pedrokoa

San Pedroko hainbat eragilek bat egin dute ostegunean Gau Beltzak tartea izan dezan Pasaiako barrutian. Aurretik, ikastaroa jaso dute antolatzaileek.

Trafikoan eta autobus ordutegian aldaketak Domu Santu egunaren harira

Egiburu berri Industrialderako sarbideko bideetako bat erabili ahal izango dute osteguna eta ostiralean hilerrira hurbiltzen direnek ibilgailuak aparkatzeko.

Argiztatutako badiaren irudirik onena aukeratuko dute

Bihar arratsaldean Pasaiako badiako bi aldeak argiztatuko dituzte. Gure Eskuk argazkirik onena aukeratzeko lehiaketa egingo du.

gau beltza

Gaurik beltzenerako prest daude Abaraxkan

Afari meriendarekin hasiko dute arratsa, eta ondoren ibilbide beldurgarria egingo dute kaskoan zehar, sorpresekin eta suzko akerrarekin.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Denetik izan da lau barrutietako taldeek lortutako emaitzetan.

Allerruren laugarren 'makilkada'

Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak 7-1 gainditu du Plazetan Urnieta. Sasoiko laugarren gol festa da lezoarrentzat.

Oarso Bidasoko Odol Emaileak Klink elkartearen atarian atzo egindako omenaldian.

Giro ezin hobea odol emaileen omenaldian

Errekonozimendu gisa diplomak eta dominak banatu zituen Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.

Ikastetxetik kanpo ere, ikasi daiteke

Ingelesa ikasgelatik kanpo ikasteko proiektua abiatu dute Koldo Mitxelena ikastetxean, Koldokide Guraso Elkarteak bultzatuta. Joan den astelehenean proiektuaren barruko lehen esperientzia zian zuten LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek, eta horren barruan, Niessen Kulturgunean antzezlanak ikusi zituzten.

oiartzun irratia

Oiartzun Irratia itxita egongo da astebetez, konponketa lanengatik

Azaroaren 4tik 8ra ez da egongo 'Arguyuan' saiorik. Azaroaren 11n bueltatuko direla ziurtatu dute, eta sekula baino indar handiagoarekin bueltatuko direla.

oiartzungo kirol emaitzak (2019-10-28)

Saskilagunek eta areto futbolekoek salbatu dute Oiartzungo taldeen ohorea

Bost futbol taldeetatik, bik bakarrik eskuratu dituzte puntuak. Areto futboleko Oiartzunek eta Oiartzungo Saskilagunen lehen taldeek garaipena lortu dute.

Gehiago