Hiru eraso sexista salatuko ditu bihar mugimendu feministak

Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea bihar (osteguna) 19:30ean hasita.

indarkeria matxista

Beste hiru eraso sexista izan dira Errenteria-Oreretan azken egunetan. Hala jakinarazi du Oreretako Mugimendu Feministak sare sozialen eta kartelen bidez eta horiek salatzera deitu du. Nazkatuta, ozen esan dute berriz ere, ez dela erasorik erantzunik gabe eta herritar guztiak parte hartzera deitu ditu Oreretako Emakumeen Batzarrak aski dela esateko. Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea bihar (osteguna) 19:30ean hasita.

Hiru eraso sexista horiez gain, beste lau izan dira Errenteria-Oreretan aurten: otsailean bat izan zen, bi martxoan eta beste bat uztailean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.