Aurten jaio(ko) diren oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira

Komunitatera ongietorria emateko erritua antolatzen hasiko dira haurren gurasoak. Lehenengo bilera azaroaren 7an izango da.

atsolorra 2020

Iaz jaiotako haurrei egindako atsolorra, aurtengo martxoaren 31n [Argazkia: Oiartzungo Udala].

Hurrengo ostegunean, hilak 7, 2019an jaio diren (edo jaioko diren) oiartzuarrei egin beharreko atsolorra prestatzen hasiko dira. Haurren gurasoak udalarekin elkartuko dira, komunitatera ongietorria emango duen euskal erritua beste urte batez berritzera.

Bilera udaletxean izango da, 17:00etan hasita. Irekia izango da, eta aurten guraso izan(go) diren oiartzuarrek parte har dezakete, bai prestakuntzan baita ekitaldian bertan ere. Jaio diren urtearen hurrengoan izaten da atsolorra, udaberri partean.

Aurtengo ekitaldia seigarrena izango da, erritua berreskuratu zenetik. Atsolorraren bitartez, herriak bere gain hartzen du oiartzuarren heziketaren ardura, euskal kulturan eta euskaran hazten laguntzekoa. Oiartzuar jaioberriekin zuhaitz bat egiten dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.