Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen kaleko erabilerak ia lau puntu beherantz egin du Lezon

Soziolinguistika Klusterrak Lezon kaleko neurketak egiten dituenetik, inoizko erabilera maila txikienean dago herria. Udalak lanerako premia azaldu du.

Herriaren ikuspegi orokorra.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/10/01

Soziolinguistika Klusterrak urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra Lezoko kaleetan egindako neurketen arabera, herriko karriketan euskararen erabilerak behera egin du, Klusterrak 2016an bildu zituen datuekin alderatuta. Hala, 2016ko ikerketan, jasotako elkarrizketen %36,5 izan ziren euskaraz; 2019koan, berriz, %32,6 izan dira, ia lau puntu behera egin du erabilerak, beraz. Ondoko koadroan, Klusterrak 2000. urtetik jasotako datu orokorrak. Lezon Klusterrak kaleko neurketak egin dituenetik, inoizko presentziarik txikiena du euskarak kaleetan.

Urtarrila-otsaila artean egindako ikerketa martxoan osatu zuen Soziolinguistika Klusterrak, eta Lezoko Udalaren webgunean dago jarrita osotasunean.

Klusterraren neurtzaileek lau ibilbide jarraitu zituzten kale neurketa egiteko, eta 3.919 lezoarren elkarrizketak baliatu dituzte ikerketa lana osatzeko lagin bezala. Herriak 6.000 biztanle pasatxo ditu. Hala, ibilbideen araberako datu bilketan, erdialdeko kaleetan hitz egiten da gehien euskaraz; Urdaburu izeneko ibilbidean gutxien. Hemen zonaldekako datuak:

Sexuaren arabera, emakumeek gizonek baino gehiago hitz egiten dute euskaraz, emakumeen %35,6k gizonen %29,9en aldean. 2012an jasotako datuen arabera aldea ez zen hain handia generoari dagokionez, baina bai, ordea, erabileran: urte hartako bilketan emakumeei jasotako elkarrizketak %43,5ekoak izan ziren euskaraz, eta gizonezkoen ahotik entzundakoak %40,2.

Adin tarteei erreparatuz gero, oso kezkatzekoa da 2016tik 2019ra gazteen artean (15-24 adin tartekoak) eman den beherakada, 13 puntukoa; aipatzekoa da, segida historikoari erreparatuta, gorabehera handikoak izan direla gazteen artean jasotako datuak. Helduetan (25-64 urte) eta adinekoetan (64 urtetik gorakoak) ere txikitu egin da kale erabilera; Klusterraren neurketaren alde baikor bakarrenetakoa, haurren artean (2-14 adin tartekoak) gorantz joan dela erabilera 2016ko datuekin alderatura. Behean, adinaren araberako segida historikoa:

Oso adierazgarria da haurrak eta beste adin esparruetakoak dauden taldeetan, euskararen erabilerak oso nabarmen egiten duela gora. Haurrez soilik osatutako taldeetan euskararen erabilera orokorra baino pixkat handiagoa da, eta haurrik gabekoetan, oso baxua.

Udalak onartu du erabilera datuak ez direla nahi bezain onak, “eta oraindik lan asko dago egiteke gure hizkuntzaren erabilera areagotzen jarraitzeko”. Hala, “euskara eta hizkuntzaren erabilera indartzeko bideak jorratzen” jarraituko duela adierazi dute udal ordezkariek, “ez kalean soilik, baita gainerako esparru guztietan ere”.

Oharra: albiste honetan dauden koadroak Soziolinguistika Klusterrak egindako txostenetik ateratakoak dira. Ikerketa lan osoa PDFan jaisteko, sakatu hemen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.