Bertso afari elegantea, gazte asanbladaren eskutik
Hilabetearen azken asteburuan ospatuko du Oreretako Gazte Asanbladak egun handia: Zabala Enea gaztetxearen hemeretzigarren urteurrena.
Hilabetearen azken asteburuan ospatuko du Oreretako Gazte Asanbladak egun handia: Zabala Enea gaztetxearen hemeretzigarren urteurrena. Bien bitartean eta motorrak berotzen hasteko bertso afari elegantea antolatu dute larunbat honetarako. aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga bertsolariek girotuko dute eguna, eta afarirako sarrerak ostirala baino lehen erosi behar dira, egun horretan kendu egingo baitituzte.
Sindikato eta Arkaitza tabernetan dira salgai afarirako txartelak 10 euroan langileentzat eta 7 euroan langabetuentzat. 19:00etan poteo elegantea hasiko dute gaztetxetik abiatuta eta afaria berriz, bi ordu geroago izango da gaztetxean bertan. Ondoren, DJH-k jarriko du giroa.
Ibon zabala gogoan
Urteurrenaren ospakizunera bidean, Ibon Zabala zena oroituko dute. Hilaren 13an izango da hori. 09:00etan gaztetxetik abiatuko dira, eta 11:00etan helduko dira Susperregira. Omenaldia 12:00etan izango da Pagotzarten. Euskaltzalea, bertsozalea eta Oreretako gazte mugimenduko kidea, Oreretako Gazte Egunean zendu zen taulatu baten prestaketan ari zenean, 21 urterekin.