Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Kezka azaldu du EH Bilduk euskararen kale erabileraren datuekin

Egoera iraultzeko urratsak egin beharra nabarmendu du. Herritar bakoitzak egin dezakeenaz harago, udalak eredu izan behar duela dio EH Bilduk, "goitik behera euskaraz funtzionatuz".

Mikel arruti EH Bilduren bozeramailea gainontzeko zerrenda kideekin hautagaitza aurkezteko ekitaldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/10/02

Euskararen kale erabilerak ia lau puntuan egin du behera Lezoko kaleetan. Hala jaso du Soziolinguistika Klusterrak urtarrila eta otsaila artean udalerriko kaleetan egindako ikerketan. Horren aurrean kezka azaldu du EH Bilduk: “Euskararen errealitatea ezagutzeko funtsezkoa da kalean zenbat euskara erabiltzen den jakitea. Lezoko kale erabileraren neurketaren emaitzak ezagutu berri ditugu, eta ez dira batere positiboak”.

2.000 urtetik jasotako erabilera daturik baxuenak izan direla aurtengoak nabarmendu du koalizio subiranistak, “azken lau urteotan, ia lau puntu jaitsi da kale erabilera”.

Kezka larritasun ere bihurtu da EH Bildurentzat, “hizkuntza baten egoeraren adierazle nabarmenena eta fidagarriena erabilera dela kontuan hartuta, euskararen egoerak okerrera egin du gure herrian”. Ikerketak emandako datuak hainbat aldagairen emaitza direla esan du, eta nabarmendu egin du euskaldunek urte luzeetan jasan duten “bazterkeria” eta hizkuntza eskubideen urraketa, “gaur egun, oraindik ere, euskaraz bizitzeko eskubidea, bistan denez ez dugu bermatua”.

Egoera iraultzeko urratsak egin beharra nabarmendu du koalizioak: “Hizkuntzaren erabilera Lezotik harago ere jokatzen dela ohartzen gara, eta horren harira, hizkuntza normalizazio prozesuaren pisu nagusia norbanakoen bizkar jartzen duen gaur egungo hizkuntza politika gainditzeko urrats esanguratsuak egin beharra aldarrikatzen dugu”.

Lezoarrek ere badutela zeregina erantsi du, eta beraiei ere badagokiela euskararen normalizaziorako urratsak egitea. Herritar bakoitzak egin dezakeenaz harago, udalak eredu izan behar duela dio EH Bilduk, “goitik behera euskaraz funtzionatuz”. Neurri zehatzak hartzeko garaia aspaldi heldu zen bere ustez: “Azken urteetako lasaikeria albo batera utzi eta udal ordezkariak deitzen ditugu urte luzez elkartu gabe egon den Euskara Batzordea berrosatzera: egoeraren inguruko irakurketa egiteko, batetik; eta euskararen normalizazioaren aldeko ekinbide zehatzak eta formula berriak proposatzeko, bestetik”.

Batzordean parte hartzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk baita lanketa propioa egiteko ere.

Erlazionatutako edukiaEuskararen kaleko erabilerak ia lau puntu beherantz egin du Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.