Touring Kirol Elkarteak bere proiektua aurkeztuko du Pontikan
Zuzendaritza berria Touring Berria plataformako kideekin batera Fanderiako futbol zelaina. Erdian zutik elastiko zuriz jantzita Asier Yerobi lehendakaria. Touring Kirol Elkarteak hitzaldia egingo du Pontika auzoan hilaren 24an, ostegunarekin. Kirol proiektua aurkeztuko du hitzaldiaren bidez. Pontikako auzo elkartearen egoitzan izango da hitzaldia, 19:00etan eta zuzendaritzako kideek hartuko dute parte.
