Kalean dira berriro
Udako geldialdiaren ostean, kalera aterako da gaur berriz ere Duintasuna. Gutxieneko pentsio duinak babestera aterako dira kalera eta beraiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, pentsiodunak izan edo ez, arazoa orokorra delako, egungo jubilatu eta pentsiodunen arazoa gaurko gazteen arazo izango delako etorkizunean.
Gaur kaleak hartuko ditu berriro Duintasunak. Udako geldialdiaren ostean, kalera aterako da gaur berriz ere Duintasuna. Gutxieneko pentsio duinak babestera aterako dira kalera eta beraiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, pentsiodunak izan edo ez, arazoa orokorra delako, egungo jubilatu eta pentsiodunen arazoa gaurko gazteen arazo izango delako etorkizunean.
Pobrezia izango dute hizpide eta datuak eman dituzte: Gipuzkoa, Bizkai eta Araban 109.735 pertsona bizi dira pobrezia egoera larrian. Jubilatuak, soldata eskasa duten langileak, enplegurik gabeko gazteak, lanaldi partzialak dituztenak osatzen dute pobreziaren lotutako zerrenda ilun hori. 40 urtean zehar lan egin ondoren, edozein pertsonak duela eskubidea pentsio duina izateko dio elkarteak, eskean ibili beharrik gabe. “Eta gobernatzen ari diren politikariek horrelakorik lortzen ez badute jubilatuentzat dimititu eta etxera joan daitezela”.
Administrazio publikoaren funtzioetako bat politika publikoek funtzio distributiboa izatea dela nabarmendu du Duintasunak, “batez ere herritarren ongi izatea eta gizarte segurtasunarekin zerikusia dutenak. herritarren diru sarrerak bermatzeko berebiziko ahalegina egin behar dute”. Horren harira, izan den demografia aldaketa eta Gipuzkoako Foru aldundiak egiten duen ondasunaren banaketa ikusirik, aldaketa egitea ezinbestekoa dela uste du, “dauden desberdintasunak eta diru sarrera eskasak dituztenak edo enplegurik gabe daudenak errudun ez sentiarazteko, izan ere, egoera hori ez da beraiek sortua. Diru sarrera duinik ez izatea, bidegabekeria da, baina ez hori bakarrik, sistema kapitalista diruzale hutsak sorrarazten dituen gizarte arazo askoren jatorria. gure biziek beraien etekinek baino gehiago balio dute”.
Hitzordua, gaur 11:00etan Herriko Plazan.
