Pasaian, oholtzan, kalean eta publikoan umorea 38.enez
Pasaian nada urtero umorearekin hutsik egiten ez duen ekitaldia. Pasaiako 38. Umorezko Antzerki Jardunaldiak egingo dituzte hilaren 18tik 27ra.
'Kale gorrian' lanarekin hasiko dira jardunaldiak, hilaren 18an. Pasaia eta umorezko antzerkia erreferente dira jada arte eszenikoen panorama hurbil, eta ez hain ondokoan. Pasaiako 38. Umorezko Antzerki Jardunaldiak izango dira herrian hilaren 18,19,20 eta 25,26 eta 27an. Oholtzak -eta kaleak— nahiz publikoaren guneak —harmailak— barre algaraz beteko dira berriz ere. Barruti guztietan izango da zertaz gozatu, estalian edo plazan. Egitarau aberatsa antolatu du 38.enez egingo diren jardunaldietarako Pasaiako Udaleko Kultura Sailak.
Urruneko eta hurbileko taldeak izango dira. Hurbilekoen artean nabarmentzekoak Hamaika Buelta pasaitarrak, eta Tio Teronen Semeak dantzazale umoristiko lezoarrak.
Hemen, laburrean, egitaraua
Hilak 18 (ostirala)

Cia Barsantikoak.
- 19:00etan, San Pedroko pilotalekuaren inguruan: Cia Barsanti konpainiak Kale gorrian lana eskainiko du.
- Konpainiaren informazioa, hemen.
Hilak 19 (larunbata)

Hamaika Bueltako kideak.
- 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean, Hamaika Buelta antzerki talde pasaitarrak Komuneko zulotik lana eskainiko du. Sarrera: 3 euro.
- Hamaika Bueltaren informazio gehiago, hemen.
Hilak 20 (igandea)

A Panaderiako kideak.
- 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi Auditoriumean, A Panadaria konpainiak Elisa y Marcela lana emango du. Sarrera: 10 euro.
- A Panaderiaren informazioa, hemen.
Hilak 25 (ostirala)

Tio Teronen Semeak taldea.
- 19:00etan, Trintxerpeko Gudarien plazan, Tio Teronen Semeak talde lezoarrak Festamentua lana eskainiko du.
- Dantzari ironikoen informazio gehiago, hemen.
Hilak 26 (larunbata)

‘Txarriboda’ lanaren zati bat.
- 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi Auditoriumean, Hika Teatroa konpainiak Txarriboda lana antzeztuko du. Sarrera: 10 euro.
- Hika Teatroa konpainiaren xehetasun gehiago, hemen sartuta.
Hilak 27 (igandea)

‘Babo royal’ kaleko antzerkia da.
- 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian, Ganso & Cia Clown Company taldeak Babo royal kale antzerkia egingo du.
- Clown konpainiaren informazioa ikusteko, sartu hemen.
