Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Antxoko tren geltoki berriaren proiektua babesteko sinadurak biltzen ari dira

Antxoko Geltoki Berriaren Plataformaren proposamenak, herriak espazioa eta bizi kalitatea irabaztea du helburu. Hilaren 20ra arte jasoko dituzte sinadurak.

Antxoko tren geltokia, gaur egun.
Pasaia
2019/10/08

Adifek Antxoko tren geltokia birmoldatuko zuela jakinarazi zuen unetik, zenbait herritar antolatzen hasi ziren, bertan egindakoa, antxotarren bizitza kalitatearen onerako izan zedin. Antxoko Geltoki Berriaren Plataformak trenbidearen eremua optimizatu nahi du, herriak iparraldean espazioa  irabaz dezan.

Geltoki berriaren inguruko proposamena, herritarren parte hartzearen ondorio izatea nahi dute, eta helburu horri jarraiki, sinadura bilketa abiarazi dute. Sinadurak biltzeko paperak, Antxoko zenbait komertziotan daude eskuragarri, hala nola, liburu dendetan, okindegietan edota farmazietan. Interesdunek proposamenari buruzko informazioa topatuko dute paperari atxikita.

Ildo beretik, plataformako kideak hurrengo bi larunbatetan, hilaren 12 eta 13an, informazio postua jarriko dute Gure Zumardian goizean zehar, nahi duenari azalpenak emateko. Dagoeneko ehunka pertsonek bat egin dute plataformarekin, “700 lagun baino gehiagok sinatu dute orain arte. Pozik gaude, baina jende gehiagok parte hartzea nahiko genuke”, adierazi du Eduardo Perez, Antxoko Geltoki Berriaren Plataformako sortzaileak. Perezek eman zuen proiektuaren berri, gutun ireki baten bidez eta ziur da, geltokiak utzitako espazioa Antxon bizitza kalitatea hobetzeko mugarria izan daitekeela.

Sinadurak eta bestelako dokumentuak, hilaren 20ra arte bilduko dituzte, 21ean Pasaiako Udalera eramango dituzte eta. Herritarren nahia, mozio baten bidez aintzat hartzea nahi dute plataformako sustatzaileek, “hilaren 29an egingo den ohiko udalbatzarrean, gaia aztertua izatea nahi dugu”.

Plataformako kideek bilera informatiboa antolatu zuten irailaren 14an eta bertan zehaztu zituzten plataformaren lan ildoak. Herriaren orografia konplexuaz jakitun izanda, geltokiari kendutako eremua, arnasgune garrantzitsua izango litzateke kideen arabera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.