ArkaHitzak, bertsolaritzari ateak zabalik
Xenpelar Bertso Eskolak bertsolaritza lau haizetara zabaltzeko saiakeran murgilduta jarraitzen du.
Xenpelar Bertso Eskolak bertsolaritza lau haizetara zabaltzeko saiakeran murgilduta jarraitzen du. Ikasturte berriarekin batera, ArkaHitzak proiektuaren barruko emanaldi berriekin dator eta ostiral honetan izango da lehena.
Iaz jarri zuten martxan ArkaHitzak egitasmoa, eta egitasmoaren izenak azaltzen duen bezala, Arkaitza du eremu naturala bertsolaritza iniziatiba horrek. Manex Mujika, Josu Ibarguren, Maider Arregi eta Iñigo Izagirre arituko dira hitzak txukun errimatzen entzuleen gozamenerako. Hitzordua Arkaitza tabernan 23:00etan. Gainerako saioak berriz, leku berean noski, hileko bigarren ostiraletan egingo dituzte, guztiak 23:00etan hasita. Zaleei beraz, hilabetero gozatzeko aukera paregabea eskainiko die bertso eskolak.