Badute non ontziratu
Hasiak dira lanak Iztieta pasealekuan, Hibaikaren egoitza den Matadero parean ontziralekua egiteko.
Garai batean portua izan zuen Errenteria-Oreretak, eta orduan izango zuen ontziralekua ez nolanahikoa gainera. Urrutiko garaiak dira horiek, eta porturik ez du egun bai ordea ibaia eta epe laburrean ontziralekua ere. Hasiak dira lanak Iztieta pasealekuan, Hibaikaren egoitza den Matadero parean ontziralekua egiteko. Pantalana hondora finkatzeko lanak bi egunean amaituta izatea aurreikusi dute horretan ari diren langileak.
Hura amaituta bestelako materialak iritsi beharko dute lanean jarraitzeko. Langileek esan dutenez hilabeteko epean aurreikusi dute lanak amaitu eta ontziralekua erabiltzeko prest izatea.