Zinema Ttikia, bitan gozatzeko
Zinema Ttikia egitasmoko kideek bi film prestatu dituzte larunbatean ikusi ahal izateko. 17:00etan eta 19:00etan dira bi emanaldiak, Gezalan.
Zinema Ttikia egitasmoko kideek sesio bikoitza antolatu dute urrirako. Larunbatean izango dira hil honi dagozkion emanaldiak. Lehen saioa haurrentzat izango da, bigarrena familientzat. Biak ala biak Gezala Auditoriumean dira.
17:00etan hasiko da haurren emanaldia. Asterix, hedabe magikoaren sekretua lana ikusi ahal izango dute hala nahi dutenek.
19:00etan da bigarrena. Joaquin Calderonek zuzendutako Basque selfie (2018) lana ikusteko aukera izango da. Behean, filmaren xehetasunak ikusteko trailerra.