Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aholkularitza juridikoa eta ahalduntze gunea zerbitzuak eskainiko ditu Emakumeen Etxeak

Indarkeria egoera bizi duten emakumeak izango dira bi zerbitzu horien hartzaileak, baina ez beraiek bakarrik, beren zaintza lanetan, edo horien ondoan diren beste emakume horiei begirakoak era badira bi aholkularitza zerbitzu horiek.

Emakumeen Etxeko talde eragilea atzoko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/09

Emakumeen Etxeak bederatzi hilabeteko bidea egin du, eta epe laburrekoa bada ere oraindik ibilbide hori, oparoa izaten ari den zalantzarik ez da. Elkargunea izan nahi zuen, topaleku, feminismoa eta balioetan hazteko eta hezteko espazioa, emakumeen behar ezberdinak asetzeko gunea, ahalduntzerako espazioa, baita babeserako eremua ere. Azken horrekin  bereziki lotutako agerraldia egin zuen atzo Emakumeen Etxearen talde eragileak —emakume taldeek eta udalak elkarlanean kudeatzen dute etxea talde horretatik— izan ere, aholkularitza juridikoa eta ahalduntze gunea zerbitzuak eskainiko ditu.

Itziar Ostolaza Berdintasun azpisaileko zinegotziak eman zituen zerbitzu horien gaineko zehaztasunak, Emakumeen Etxearen egikaritze prozesuan bi arlo horiek oso garrantzitsuak izan direla nabarmenduta: “Herriko emakume asko eta askorentzat oso garrantzitsuak izango dira bi zerbitzu horiek”. Bereziki indarkeria egoera bat, dena delakoa, pairatzen duten emakumeek eskura eta doan izango dituzten zerbitzuak dira, eta horien atzean profesionalak izango dira, Marisa Rodriguez eta Maite Santamaria. “Indarkeria matxista ezabatzea erronka garrantzitsua da gure jendartean, hala ulertzen dugu, eta gure aletxoa jarri nahi dugu aholkularitza hauen bidez, laguntza behar duten hainbat eta hainbat emakumeri espazio horiek eskaintzen”, erantsi zuen Ostolazak.

Indarkeria egoera bizi duten emakumeak izango dira bi zerbitzu horien hartzaileak, baina ez beraiek bakarrik, beren zaintza lanetan, edo horien ondoan diren beste emakume horiei begirakoak era badira bi aholkularitza zerbitzu horiek, “emakume horiek ere paper garrantzitsua jokatzen dutelako prozesu hauetan guztietan”.

Marisa Rodriguezen eskutik jasoko dute aholkularitza juridikoa Emakumeen Etxean. Genero ikuspegitik, emakumeen diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntza eskainiko dute zerbitzuaren bidez: indarkeria matxista eta etxekoa, jazarpen sexuala, eraso sexualak, famili zuzenbidea, lanerako zuzenbidea, atzerritartasuna, etxeko langileen eskubideak, hirugarren adinarekin lotutako erretiroa, pentsioa edo alarguntasuna, eta espetxe eta zigor zuzenbidearekin lotutako aholkularitza eskainiko dute.

Aholkularitza juridikoaren bidez, emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatu nahi dute, erabakiak hartzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte hartze aktiboa izan dezaten.

Zerbitzuan asteartetan eskainiko du Rodriguezek 18:00etatik 20:00etara, eta hitzordua hartu behar da aldez aurretik.

Norbanakoaren ahalduntzerako gunea Maite Santamariak kudeatuko du, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta horretan ere aldez aurretik hitzordua hartu behar da. Prebentzioa eta ahalduntzea helburu izanik eta elkarreraginez baliatuz, norberaren indarretan oinarritutako baliabideak lortuko dira.

Hitzordua hartzeko 943 449 630 telefono zenbakira deitu edota posta elektronikora mezua bidal dezakete.

Balorazio positiboa

Eli Etxabeguren Emakumeen Etxearen talde eragileko kidea da, eta berak Emakumeen Etxeak bederatzi hilabete hauetan egindako bidearen balorazioa egin zuen. Martxoan zabaldu zituen ateak eta aurretik aurreikusia zutena bete den zalantzarik ez du Etxabegurenek, “emakumeen behar anitzei erantzuteko espazioa da, aisialdirako,  kritika feminista lantzeko, formaziorako edota norberaren esperientzia pertsonaletik bizi dituen indarkeriei erantzun eta babes gune aurkitzeko espazioa da etxea”.

Datuak ere eman zituen eta harro azaldu horiekin. Ez da gutxiagorako, udazkenean zabaldu berri duten Eskola Feministaren lehen hiruhileko ikastaroetarako 170 emakumek eman baitute izena. “Handitu egin da kopurua beste urteekin alderatuta—azaldu zuen Etxabegurenek— eta 180 emakume pasa dira informazio bila Emakumeen Etxetik. Hilabete gutxian erakusten ari da erreferentzia gune bihurtzen ari dela, baita egiten ari garen lana ondo egiten ari garela eta zabalkunde garrantzitsua izaten ari dela”.

Azken hilabeteetan antolatu dituzten jardueretan ere parte hartzea “izugarria” izan dela esan zuen, “509 emakumek hartu dute parte jarduera ezberdinetan eta 47 gizonek Prozesu honetan ari garen emakumeontzat pozgarria da ikustea zerotik hasita bide onetik goazela. Nabaria da bestalde, herrian behar handia zegoela; bakoitzaren errealitatetik argi dago herri honek elkargune baten beharra zuela, etxe bat izateko beharra genuela”.

Emakumeen Etxea zabalik da astelehen eta ostiraletan goizez, 09:00etatik 13:00etara, eta astearte, asteazken eta ostegunetan arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.