Bihar irekiko dute helduentzako pintura ikastaroan matrikulatzeko epea
Matrikularen prezioa 65 eurokoa izango da. Ikastaroa San Pedroko udal aretoan egingo da, urriaren 25etik ekainaren 19ra.
Bihartik aurrera eta hilaren 24a bitarte, helduentzako Pintura Ikastaroan izena eman ahalko da Pasaiako Herritarren Arreta Bulegoetan, ohiko ordutegian. Plaza mugatuko ikastaroa izango denez, lekua aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa izango da.
30 urtetik gorako helduei zuzendutako Ikastaroa, hilaren 25ean hasiko da eta 2020ko ekainaren 19ra arte iraungo du. Klaseak astean behin egingo dira; ostiraletan 19:00etatik 21:00etara San Pedroko udal aretoan.
Kurtsoak 65 euroko prezioa izango du guztira. Ordainketa Kutxabankeko ES55 2095 5400 02 1061652334 kontuan egin beharko da, ‘marrazketa eta pintura ikastaroa’ kontzeptua ezarrita. Bestelako informazioa, Pasaiako Udalaren webgunean eskuragarri dago.