Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kultur erauntsia dator

Datozen hiru hilabetetarako prestatu duten arte eszenikoen agenda aurkeztu dute gaur goizean Ion Collar Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak.

Tolosa, Collar, Bilbao eta Axiari.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/15

Datozen hiru hilabetetarako prestatu duten arte eszenikoen agenda aurkeztu dute gaur goizean Ion Collar Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak. Ez dira bakarrik aritu, kultur emanaldiei atea zabalduko dien Burdina ikuskizunaren protagonista diren Adriana Bilbao eta Beñat Axiari  beren ikuskizunaren nondik norakoak azaldu dituzte. Hiruhilekorako , zirkua, dantza, antzerkia, zuzeneko musika eta poesia uztartu dituzte.

Hilaren 19an, larunbatean, emango dute Burdina Niessen Kulturgunean 20:00etan. Flamenkoa eta tradizioa uztartuta heldu dira ikuskizun horretan. Andaluziatik Bizkaira iritsitako migratzaileen kontaketa egiten du, ikuslea meategietara eta meatzariengana hurbilduz. Gerezien denbora pastoralean dituela sustraiak Burdina ikuskizunak esan du Axierik, “altzairu langileen istorioa kontatzen du eta Barakaldon eman genuenean Tximini elkarteko Ibai Etxezaharraga eta Benat Guarrotxena ezagutu genituen eta industria osteko garaian sarrarazi gintuzten. harri zulatzaileak ezagutu genituen, eta gero Adriana Bilbao ezagutu genuen. Artista ikaragarria da, eta pentsarazi egin zidan bizkaitar bat nola maitemindu daitekeen flamenkoarekin”.

Ikuskizunean beraz, harri zulatzaileak, Andaluziatik heldutako migratzaileak, flamenkoa eta euskal kantuak uztartu dituzte. Emaitza, berriz, ikusgarria omen da.

Sorkuntza prozesuaz mintzo da Bilbao ere. Bi urte dira elkarlana hasi zutela eta berari esperientziak bere erosotasun eremutik irtetea suposatu diola esan du, “ia 20 urte dira flamenkoa dantzatzen hasi nintzela eta horretan aritu naiz batez ere, eta diziplina ezberdinetako jendearekin harremanetan jartzeak gitarrista eta abeslari flamenkoa badaude baina Beñaten kantatzeko modua oso askea da, oso berezia, eta erronka izan da elkarrekin sorkuntzan aritzea, ni nire lengoaian eta bere berean”. Hala ere bi lengoaiak batzea lortu dutela erantsi du, bakarra sortzea lortu dutela eta gainera, ikuskizun bizia dela, “ez dagoelako itxia, emanaldi bakoitzean irteten denari bide ematen diogulako”.

Emaitzarekin pozik azaldu da Bilbao, “ikusleek gustuko dutelako eta lan taldekoek gozatu egiten dugulako ikuskizuna egiten. Ikertzeko gogoa dugu, besteak egiten duena ezagutzeko. Pentsa, harri zulatzaileak ez dira normalean oholtza gainera igotzen, eta ikuskizunaren parte izatea oso ederra da. bakoitzak gure ekarpena egin dugu eta horrek egiten du lanak bizirik jarraitzea, bakoitzean zerbait berria dagoelako”.

Emanaldi hori larunbatean izango da, baina ez da bakarra izango. Asteburu honetan bertan, beste ikuskizuna prestatu dute: La estampida konpainiaren Las princesas del Pacifico antzezlana ikusteko aukera izango da igandean, 19:00etan hasita.

Hilabetea amaitzeko, berriz, D´Click taldeak Isla lana ekarriko du Kulturgunera familia osoari begira. Urriaren 25ean izango da hori, 18:00etan hasita.

Yuriren asmoa betetzea xede duen espora txiki baten bidaia kontatuko du Bacumek familiei zuzendutako Blowing ikuskizunarekin. Azaroko lehena izangod a emanaldi hori, 15ean zehazki, 18:00etan. Azaroaren 16an, Bilaka taldeak euskal dantzaren ikuspegi berritzailea eskainiko du Saio zero lanarekin. Egun bat geroago, Artedrama,. Xut! eta Dejabu konpainien elkarlanetik sortutako Zaldi urdina antzezlana izango da 19:00etan. Heroinak eta drogek herri honetan utzitako iragana gogorra ia ahaztuta dagoenean, belaunaldi berriekin berriz ere, heroina berriro ere presente dago. Hiru konpainiek drogen gaiaren gainean hausnartu egin dute ikuskizunean, zertarako drogak hartu, zer bilatzen den kontsumo horrekin.

Azken txanpa abenduan helduko da eta ordurako Janeten titia, Ertza konpainiaren lana programatu dute 1ean, 19:00etan, eta 7Burbujas konpainiaren Burbuja emanaldia familia osoari begira.

Emanaldi guztiek ardatz komuna dutela zehaztu du Tolosak, kalitatea. Sarrera guztiak salgai dira jada Collarrek azaldu duenez Kulturguneko leihatilan  astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean bertan ere erso daitezke emanaldia baino ordubete lehenago, eta baita online ere. Helduentzako ikuskizunen sarrera 8 euroan eros daiteke, eta familiei zuzendutakoa 3 euroan. Kultura txartelaren titularrek %20ko deskontua dute.

Flamenko tailerra

Programazioa aurkeztaerakinbatera, Bilbaok larunbatean bertan Niessen Kulturgunean eskainiko duen flamenko tailerra ere aurkeztu dute. Flamenkoarekin lehen hartu emana izan nahi dutenei zuzendutako tailerra da, saioa doakoa da, eta Niessen kulturguneko hirugarren solairuko dantza gela batean egingo dute ordubetez. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aurretik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.