Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Maddi Fernandez, Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapeldun bodyboard-ean

Maddi Fernandez lezoarrak larunbat honetan lortu du herrialdeko txapela, Donostiako Zurriolan egindako txapelketan. Irailean eskuratu zuen Euskal Herrikoa.

Maddi Fernandez, larunbatean Zurriolan lehian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/10/15

Maddi Fernandez bodyboard kirolari lezoarrak txapelak pilatzen jarraitzen du. Joan den asteburuan, larunbatean eta Donostian, Gipuzkoako txapeldun izan zen hirugarrenez bodyboardean, 2014an eta iaz ere lortu zuen txapel hori. Baina ez hori bakarrik: irailaren 21-22ko asteburuan Euskal Herriko txapeldun izan zen Fernandez, Sopelan. Bizkaiko proba hori, aldi berean, EuskalSurf zirkuituko lehena izan zen: emakumeen kategoriako beste biak Itzurunen (Zumaia) asteburu honetan itsasoak baimentzen badu, eta Ereagan (Getxo) egingo dituzte.

Bidea zabaltzen ari da Fernandez: mutilekin hasi zen lehian gazte-gazte zela, kirol horretan emakume bakarra zela. Baina egun, apurka bada ere, lezoarraren bideari jarraiki, ari dira pixkanaka emakumeak hurbiltzen bodyboard lehiaketetara, nahiz eta oraindik esperientzia handiegirik ez duten. Ziur lortuko dutela behar adinako esperientzia eta maila, eta estuasunetan jarriko dutela kirolari lezoarra.

Larunbatekoa
Donostian larunbatean egindako Gipuzkoako Bodyboard Txapelketan (surfekoa ere egin zuten) gustura aritu zen Maddi Fernandez. Olatuak handiak izan ziren, eta finalean, olatu horiekin duen esperientzia baliatu zuen: “Zaila izan zen, kristoren olatuak zeuden. Olatu handietan ondo moldatzen naiz, badut esperientzia. Asko gozatu nuen finalean. Handiak ziren olatuak, baina oso onak”. Fernandezekin batera txapelketan izan ziren neskek ez zuten hainbesteko esperientziarik, eta zail egin zitzaien lehiatzea, bai korronteagatik, baita olatuen tamainagatik ere.

Irabazi bai, baina zazpore gazi-gozoarekin gelditu zen Fernandez: bigarren izan zen Rebeka Antiak istripua izan zuen, kolpea hartu zuen taularekin eta ospitalera eraman behar izan zuten; gaur arte egon da bertan. Hirugarrena finalean Rocio Leizaola izan zen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.