Gurutze Santuaren plazan, Kataluniaren alde
Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiak kalera atera ditu gaur egurdian lezoarrak, gehiengo sindikalaren deialdia jarraituz.
Kataluniako buruzagi independentistei babesa adierazteko, eta herri katalanak erabakitzeko eskubidearen bidean egin duen lana babesteko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Lezon ere. Bertan izan dira udal langileak eta udalean ordezkaritza duten bi alderdi politiko nagusien (EAJ eta EH Bildu) buruak. Gurutze Santuaren plazako eskaileretan egin dute bilkura.
Astelehenean Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako politikari independentisten kontra emandako epaiaren harira egin dute elkarretaratzea, gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxaldek eta HIRU) deituriko mobilizazio egunari jarraiki.
Greba eguna dute gaurkoa Katalunian.
Gurutze Santuaren plazan bai, baina bestelakoetan ere egin dituzte elkarretaratzeak.