Kataluniako epaiari kontra egiteko, langileak kalean
Kataluniako politikari independentisten epaiaren harirako mobilizazioek gaur dute segida Oarso Bidasoan. Herriko plazetan elkarretaratzeak egiten ari dira.
Herriko Plazan bildu direnen irudi orokorra. Astelehenean Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako politikari independentisten kontra emandako epaiaren harira, gaur ere mobilizazio eguna izan da Oarso Bidasoan, eta Euskal Herrian.
Errenteria-Oreretan, esaterako, gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxaldek eta HIRU) deituriko elkarretaratzearekin hamarnaka beharginek egin dute bat, tartean, udaleko langileak eta hainbat talde politikotako kideak zeudela. Preso daudenen askatasuna eskatzeaz gain, herriari iritzia galdeketa bidez eskatzea ez dela delitua adierazi dute bilkuran izan direnek, eta erabakitzeko eskubidea defendatu behar dela.
Greba eguna dute gaurkoa Katalunian.
Herriko Plazan egindako elkarretaratzeaz gain, herriko hainbat enpresatan ere egin dituzte mobilizazioak. HITZAk horietako zenbaiten argazkiak jaso ditu. Hemengoak:
- Papresako langileak.
- Mecanizados Izadiko langileak.
- Correoseko langileak.



