[Emaitzekin] Eskerrak dena ez dela futbola
Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan deigarria da Allerruren talde nagusien artean ez dutela puntu bat bera ere lortu.
Jaixkik erraz irabazi zuen etxean. Eskerrak dena ez dela futbola. Izan ere, Lezoko kirol talde nagusien asteburuko emaitzei erreparatuz gero, garaipenak areto futbolean eta eskubaloian iritsi dira. Allerruko talde nagusietatik (seniorretakoak eta Gazte Mailakoak) batek berak ere ez du punturik lortu. Asteburu beltza futbolarentzat. Ziur hurrengoa hobea izango dela.
Jarraian, asteburuko emaitzen zerrenda.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Sanpedrotarra-Allerru 3-1
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi Oiartzun-Allerru 5-1
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Touring 0-6
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru B-Dunboa Eguzki 3-7
- Astigarragako Mundarro-Allerru A 2-1
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Egia 16-28
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Elgoibar-Munttarpe 22-32
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Jaixki AFT-Labastida 10-2
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Idiazabal-Gaintxu AFT 3-5
SASKIBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Askatuak-Kurkubi 61-29
Emakumeen Junior Maila
- Kurkubi-Askatuak 32-39
