Fanderiako igogailua hiru aste barru egongo da erabilgarri berriro
Arrazoia, ordeztu behar duten pistoi hidraulikoaren horniduran atzerapena izaten ari direla da.
Fanderiako igogailua ezingo dela erabili datozen hiru asteetan jakinarazi du udalak. Hala aurreikusi du, baina gutxi gorabeherako epea dela ere esan du. Arrazoia, ordeztu behar duten pistoi hidraulikoaren horniduran atzerapena izaten ari direla da. Konponketa lanak azaroaren 4ko astean hastea aurreikusi dute, eta azaroaren 8an amaitzea.
Hiri igogailuak zerbitzuan izatea duen garrantziaz kontziente dela esan du udalak, “badakigu garrantzitsua dela eta barkamena eskatu nahi diegu zerbitzuaren erabiltzaileei”.