Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

«Mikelen osasun egoera eta espetxea ez dira bateragarriak»

Donostia Ospitaleko mediku traumatologoa da Jose Antonio Sanchez. Erretiroa hartuta dago jada, azken urteetan Lartzabalgo anbulatorioan jardun ostean. Mikel Arrieta larri gaixo dagoen preso oreretarra bere pazientea zen, eta Sanchezek lagundu zuen urte askoren buruan Arrietak duen gaitzari izena-abizenak jartzen.

Jose Antonio Sanchez Mikel Arrieta larri gaixo dagoen euskal presoaren sendagilea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/21

Donostia Ospitaleko mediku traumatologoa da Jose Antonio Sanchez. Erretiroa hartuta dago jada, azken urteetan Lartzabalgo anbulatorioan jardun ostean. Mikel Arrieta larri gaixo dagoen preso oreretarra bere pazientea zen, eta Sanchezek lagundu zuen urte askoren buruan Arrietak duen gaitzari izena-abizenak jartzen. Hori guztia gutun bidez, Arrietak berak zein presoaren familiak kontatutako sintomak, eta espetxetik aterata Andaluziako ospitaletan egindako plaka eta analisien bidez egin zuen. Inoiz ez du Arrieta zuzenean artatzeko aukerarik izan.

Argi dio Sanchezek, «Mikelen osasun egoera eta espetxea ez dira bateragarriak, are gutxiago etxetik eta konfiantzazko medikuengandik 1.100 kilometrora izanik».

Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B27 positiboarekin gaixotasuna du Mikel Arrietak. Zer da zehazki?
Gaixotasun erreumatikoa da, dauden askoren artetik bat, baina besteak baino konplexuagoa da. Oso gaztetik hasten da garatzen gaixotasuna eta autoimmunea da; hau da, gorputzak ez ditu berezkotzat jotzen berak dituen egiturak. Ornoarteko lotailuak, adibidez, ez ditu ezagutzen, ez ditu bereak balira onartzen, eta horri aurre egiteko kaltzioa pilatzen du bertan lotailu horiek mugi ez daitezen; beste hainbeste gertatzen da irisarekin, guztiei gertatzen ez bazaie ere. Gaixotasuna duten batzuei artikulazio txikietan eragiten die, kasu horietan gorputzarentzat arrotz bihurtzen dira artikulazio arteko lotailuak; eta beste batzuetan artikulazio handietan eragiten die: aldakak, belaunak… Gorputzaren atal ezberdinei eragin diezaieke gaixotasunak, oro har, gorputzaren egitura kolagenoei eragiten die, lotailu, kapsula eta abarrei, eta erantzun autoimmunea horien funtzioa eragoztea izaten da. Prozesu oso mingarria eragiten du, eta eguneroko bizitzan kontu txikienetan ere normaltasunez aritzea zailtzen du, baldintzatu, ezintasuna sortu gaixotasunaren agerraldi bakoitzean, gogorren erasotzen duenean. Horrek fisikoki eragiten du zalantzarik gabe, baina baita psikologikoki ere.

Espetxean nola aurre egin gaixotasunak gogorren erasotzen duenean?
Krisialdi larriak sortzerakoan, zehazki behar dira errehabilitazioa eta fisioterapia erantzun autoimmune hori guztia eragozteko. Hanturaren aurkako medikazioa dosi altuetan eman beharra dago kasu horietan, baita konplexuagoak diren botika biologiko edota metrotrexatoa eta halakoak. Hori zaila bada kanpoan zaudenean, etxean, espetxean eramatea izugarria da.

Gaixotasuna erreumatikoa da, autoimmunea, ezintasuna eragiten duena, eta broteak izaterakoan, medikazioa dosi altuetara igota ere, ez da nahikoa izaten oinazea arintzeko. Hori betirako da, eta badakizu behin diagnostikoa egiten dizutenean.

Gaixotasuna bera da, erantzuna bera da, baina ez da gauza bera gaitza ezagutzen duten sendagileak hurbil izatea hura kontrolatzeko, edo bakarrik egotea familia mediku batekin.

Nola eragiten dio gaixotasun honek kalean dagoen pertsona bati?
Brotea duzunean erabat baldintzatzen dizu bizimodua, ez zara gai ezer egiteko ez fisikoki, ezta psikologikoki ere.

Gaixotasuna fisikoa da, baina psikologikoki ere eragiten dio, beraz, gaixoari egoerak?
Bai noski, hala da, eta batzuetan, gainera, guk pentsatzen duguna baino askoz ere gehiago eragiten dio arlo psikologikoari, aldarteari, pertsonak duen animoari. Egun osoa medikazioarekin pentsatzen egon behar duzu, posturen pendiente, oinazea duzu. Igeriketa egitea positiboa da gorputzaren pisua arintzen delako uretan.

Brotea ez dagoenean hobeto sentitzen zara, bizimodua ia normal egin dezakezu, baina beti duzu Damoklesen ezpata hori buru gainean, oinazea noiz hasiko den beldur. Egoera horretan bizitzeak baldintzatzen du psikologikoki. Batzuetan hori okerrena da.

Espetxean are okerragoa da egoera. Pentsa, ez duzu familia giroa, konfiantzazko medikurik; bi horiek gaitza eramaten laguntzen dute.
Arrieta bisitatzeko aukerarik baduzu?
Ez. Dena gutun bidez egiten dugu. Familia da gakoa. Diagnostikora heltzea zaila izan zen, bera aztertzea falta zitzaidan. Analitikek eta plakek bat egiten zuten prozesu erreumatiko batekin, baina abizena jarri behar genion.

Eta hori ezinbestekoa da egoki tratatu ahal izateko.
Noski. Ez da gauza bera artritis psoriasiko bat, erreumatoidea, artrosis degeneratiboa, edo artritis infekziosoa. Denak dira erreumatikoak, baina ezberdinak dira, eta bakoitzak bere tratamendua behar du. Lehenengo abizena beharrezkoa da gutxienez, eta ahal bada, guztiak. Badirudi Mikelen kasuan dena aurkitu dugula.

Halere, medikazio biologikoa egokiagoa da, eta berak, espetxean egonik ezin du hori hartu, oso garestiak direlako eta paziente bakoitzari hozkailu txiki batean eraman behar zaizkio. Metrotrexatoa, hanturan aurkakoak eta analgesikoak hartzen ditu. Etxean balego, edo gutxienez etxetik gertuko espetxe batean, aukera izango luke behar denean adituen kontsultara joateko, eta ezinbesteko duen errehabilitazioa adituekin egiteko.

Erlazionatutako edukiaEtxeratzeko garaia da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.