1969an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute larunbatean
1969an jaiotako lezoarrek Irurtzun Berri jatetxean egingo dute bazkaria. Hilaren 24ra arte eman daiteke izena, Ongi Etorri tabernan.
1969an jaiotako lezoarrek, hau da, aurten 50 urte bete edo bete behar dituztenek, bazkaria egingo dute hilaren 26an (larunbatean) Irurtzun Berri jatetxean. Irekia da bazkaria, urte horretan jaiotako edonor joan daiteke.
Antolatzaileek jakinarazi dute jada izena emanda badagoela jendea, baina norbaitek bertan izan nahi badu, baduela aukera. Izena emateko Ongi Etorri tabernatik pasatu behar da, eta han 60 euroko ordainketa egin hilaren 24a (osteguna) baino lehen.