Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaian dira heroiak

Anshu eta Shabnam 'Sheroes' proiektuko kideak urriaren 29ra arte izango dira Euskal Herrian haien historia eta ekintzailetzaren berri emateko.

Ashnu eta Shabnam astebete emango dute Euskal Herrian Alok Chanvv fundazioko kidearekin batera.
Pasaia
2019/10/22

Anshu eta Shabnameri azidoarekin erre zieten aurpegia. Oinazeak betirako eramango dituzte haiekin eta jendeak ikusiko ditu. Hori zen eraso egin zieten gizonen helburua. Baina aurrera egin dute biek, eta haien oinazeak ez dira nahikoa izan haien irribarrea ezabatzeko.

Erasoetatik bizirik atera ziren Indiako bi gazteak —21 urte ditu Anshuk eta 29 Shabnamek—, baina haien istorioa ez da erasoak jasan dituzten bi emakumeen istorioa, baizik eta erasoetatik bizirik atera ostean, altxatu, ahaldundu eta aurrera egin duten bi heroien istorioa. Sheroes hitz jokoak bikain definitzen ditu. Eredu dira, nahi gabe Indiako zein edozein lekutako emakumeentzat. Astebete emango dute bi emakumeek Euskal Herrian, haien eta beste emakume askoren borrokaren berri ematen Bekoz Beko indarkeria matxistaren aurkako elkarteak gonbidatuta. Haiekin batera, Alok Diksit etorri da, Chanvv fundazioko kidea, eta egunotan, hindi-ingeles itzultzailea.

Bidaiatzera etorri dira, baina denbora libre gutxi izango dute. Bihar bertan harrera egingo die Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, Donibaneko Kulturgunearen komunikazio aretoan 11:00etan. Jarraian, Pasaia Lanbide Heziketako Eskolako sukaldaritza tailerreko irakasleek emandako ikastaroan parte hartuko dute. Ostegunean bestalde, hitzaldia emango dute Bekoz Beko elkartearen egoitzan —Zumalakarregi 7— 19:00etatik aurrera. Pasaiatik kanpo ere hainbat ekintza burutuko dituzte ekintzaileek.

Channv fundazioa eta Bekoz Beko elkartearen elkarlanaren ondorio da neskek egindako bisita. Anshu, Shabnam eta Alok atzo bertan iritsi ziren Antxora, eta hamarka lagun zituzten zain Bekoz Bekok Antxon duen elkartean. Lehen bidaia da Anshu eta Shabnamentzat, baina ez haien elkartearentzat. 2017. urtean hemen izan ziren Ritu, Roopa eta Sonya Alokekin batera.

Uttar pradesh eskualdekoak dira hiru bisitariak, “azido eraso gehien ematen den eskualdea da gurea” adierazi du Alok Diksitek. Edozein eraso, bortizkeria hutsa da, baina azidoa erabiltzea bereziki basatia baita, hirurek baitiote, erasoen helburua emakumeari min egin eta min hori bistaratzea dela. Erasoek eragindako kalteak, hasiera baino ez dira, jarraian estigma soziala dator eta. Ezkutatzea eta isilik mantentzea, hori da jende askoren ustez dagokiena emakume hauei. 

Azidoa erabiltzeko helburuari dagokionez, ikuspegi ezberdinak dituzte hirurek. Shabnamen ustez, erasotzaileek, emakumeak fisiko polit bat baino ez direla pentsatzen dute. Hortaz, azidoa erabiliz emakumearen edertasuna suntsitzen dute betirako, eta horrekin batera bizitza zoriontsu bat izateko aukera. Bat dator Anshu Shabnamek egindako analisiarekin baina haren ustez, sozioekonomiak eragin zuzena du erasoetan. Bere iritziz, eraso horiek askoz ere ohikoagoak dira maila apaleko emakumeen aurka, erasotzaileek badakitelako inork ez duela deus egingo pobre baten aurkako erasoa ikertzeko. Indian eraso hauei buruz hitz egiteko oihartzun mediatikoa behar da. Dirurik gabe, ez dago arretarik. Aloken ustez bestalde, azidoa errazegi lortu dezakete erasotzaileek eta merkea da, armak ez bezala. Dena dela, arazoaren oinarria, gizartearen izaera bortitza da eta ez eraso egiteko modua.

Tankera honetako milaka eraso ematen dira Indian urtero, baina horri buruz hitz egitea eta bereziki biktimei hitza ematea, Tabua izaten jarraitzen du indiar askoren artean. Channv fundazioaren helburu nagusietako bat, emakumeei laguntza eskaintzea, babes kolektiboa ematea eta haien kontakizunei bide ematea, nahiz eta askok gustuko ez izan. Channv Fundazioaren lana gakoa da, emakume hauek haien buruarengan konfiantza berreskuratu dezaten elkarri babesa emanez.

Konfiantza berreskuratu dutenean gainera, ahalduntzeko eta haien kabuz aurrera egiteko aukera ematen diete. Sheroes Hangout proiektuaren bitartez Azido erasoen biktimak izan direnak, kafetegi bat kudeatzeko aukera dute, eta pausoz-pauso etorkizun berri bati ekin ahal diote, ezkutatu gabe eta irribarrea ahoan dutela.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.