Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Udalak etxerako lanak ongi bete dituen ikuskatu dute ikasleek

Udalak, jarritako etxeko lanak bete ote dituen ikuskatzen izan dira gaur Herriko ikastetxetako ikasleek. Erantzunak behintzat, guztiak jaso dituzte alkatearen zein Ingurumen teknikarien eskutik; udalak beraz, gainditu du beste urte batez haur eta gazteek jarritako proba, ez nolanahikoa.

Aizpea LOategi alkatea ikasleekin familia argazkian gaurko foroaren saioa amaituta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/10/22

Maiatzean  ikasturtean zehar egindako lanaren aurkezpena egin zioten Errenteria-Oreretako ikastetxeko ikasleek alkateari Eskola agenda 21 programaren barruan. Hainbat proposamen egin zizkioten orduan oraindik alkate zen Julen Mendozari eta etxeko lanak jarri Errenterian energiak, klima aldaketan sortzen dituen arazoei aurre egiteko. Aizpea Otaegi da egun alkatea, eta lehenengoz izan da foro honetan gaurkoan herriko ikastetxeetako ikasleekin. Azken horiek, jarritako etxeko lanak bete ote dituen udalak ikuskatzen izan dira gaur, erantzunak behintzat, guztiak jaso dituzte alkatearen zein Ingurumen teknikarien eskutik; udalak beraz, gainditu du beste urte batez haur eta gazteek jarritako proba, ez nolanahikoa.

Koldo Mitxelena Institutua, Don Bosco,  Egiluze ikastetxea, Cristobal Gamon, Bizarain Ikastola, eta Telleri Aldek hartu dute parte gaurko saioan.

Mugikortasuna, energia, hondakinak, ura, zona berdeak, eta azokak. Horiek dira ikasleek agendaren barruan aipatu zituzten gaiak. Mugikortasunaren gaian autobus urbanoen maiztasuna handitzea eskatu zuten eskolara joateko, auzo guztietatik pasaz auto gutxiago erabiliko zirelakoan. Denborarekin eta eskaerari erantzun nahian autobus ordutegiak egokitu direla azaldu die Otaegik. autobus urbanoen inguruan egin zutela galdera ikasleek nabarmendu du alkateak, eta gogora ekarri du herrian igogailu sarea dagoela, “autobusek bezala, gu garraiatzeko balio dute, gainera batere ordaindu gabe. Cristobal Gamonen kasuan Alabergako igogailua dugu eta Kaputxinoetakoa, eta Koldo Mitxelena institutura igotzeko, berriz, Galtzarabordan daudenak. Nik uste dut garrantzitsua dela jabetzea ere igogailuek gure auzoak eta ikastetxeak lotzen dituztela”.

Garraio publikoa merkatzea ere eskatu zuten ikasleek, eta eskumen hori ez dagoela udalaren esku azaldu die gaurko saioan Otaegik: “Prezioa ez da Errenterian erabakitzen Gipuzkoan mahai bat dago eta bertan erakunde ezberdinek erabakitzen dugu eta zaila da eragitea; hala ere bitartekoak jar ditzakegu, diru laguntzak edo hobariak merkatzeko. Bidea badugu egiteko, beraz”.

Bidegorri sarea osatu eta zabaltzea
Bidegorri sarea hobetzea eta zabaltzearekin ere kezka azaldu zuten ikasleek; behin baino gehiagotan egindako eskaera dela, baina ez dutela lortzen nabarmendu zuten eta kexu azaldu Bizarain DBH, Don Boscora eta Egiluzera ezin direlako bizikletaz joan. Espaloia edo errepidea moldatu bakoitzean dagokion bidegorri zatia txertatzea kontuan hartzen duela udalak esan du Otaegik, “batzuetan ez da ongi lotuta bidegorri sarearekin, baina egia da zatika zatika ari garela, kontuan hartzen dugula. Hala ere, asko dugu egiteko eta datorren urtean hasiko gara hiri pentsatzeko plangintza handi bat lantzen, eta hor hau bada, pentsatu eta diseinatu beharreko proiektu bat, niola lotzen dugun ongi eta  erraz erabiltzeko moduan gure bidegorri sare hori”.

Energia arloan sei proposamen helarazi zizkioten udalari: eguzki panel gehiago jartzea eraikin publikoetan, energia berriztagarrien erabilera bultzatzea herriko faroletan kontsumo baxuko lanparak jartzea, ikastetxe publikoetan berokuntza sistema egokia jartzea, eta eraikin publikoetan, estalpea material isolatzaile berriztagarriekin egitea. Horietan lanean ari dela azaldu die alkateak ikasleei, eta hainbat adibide eman dizkie. Besteak beste, Lekuonak autokontsumorako instalazio propioa eta Niessenen ere jarriko da halako beste instalazio bat. Bestalde, argiteria publikoaren %41 aldatu dela azken lau urteetan eta datozen beste lau urteetan %90era heltzea aurreikusi dute.

Beraungo bigarren aldapan eta Pontika eta Beraun arteko aldapan farolak zoratuta ibiltzen direla itzali eta piztu eta egoera konpontzeko ere eskatu zuten. Zoratze horren arrazoia azaldu die alkateak: “Zer ikusi handia dute zuhaitzen sustraiek, batzuetan kableak zapaltzen dituzte eta argiari eragiten dio. Horrek eskatzen du arbolentzako eta beraien sustraientzako leku gehiago egitea eta bereiztea farolaren kableetatik”.

Honkinen arloan, kalean hondakinak gaika biltzeko zakarrontzi gehiago jartzea eskatu zuten ikasleek, eta horretan ere arrazoia eman die alkateak, “auzo guztietan ez daude behar bezala jarrita eta bada aurten hainbat tokitan egin beharreko kontua”. Gai polemiko bati ere egin diote tartea beren eskakizunetan: txakurren kaka. Ikasleek txakurren kakak biltzen ez dituzten jabeei isuna jartzea proposatu zioten udalari. Oraingoz ez du halakorik egiten, txakurrak aske eramateagatik jartzen die isuna jabeei, “txakur kakak ekiditeko txakurrak behartzen ditugu lotuta eramatera, zenbat eta hurbilago txakurra errazagoa delako ikustea jabeek kaka egiten dutela. asko dago egiteko eta egia da txakur kaka pila ikusten dela gure kaleetan. Hasi beharko dugu uneren batean isunak jartzen, arrazoia duzue”.

Zaborra lurrera ez botatzeko kontzientziazio kanpainak ere eskatu zizkieten udalari.

Ura aztertu duten beste gaietako bat. Parkeetako iturriak aldatzeko eskatu zuten ur gutxiago gastatzeko eta zehazki  Xabier Olaskoaga plazako iturria konpontzeko eskatu zioten udalari, emaria aldatzeko, eta dagoeneko egina dago hori. Herri barruan zona berde gehiago eta zuhaitz gehiago landatzea, eta bigarren eskuko azokak antolatzea herritarren eroskerta kontsumoa murriztekoetan ohiturak aldatzeko izan ziren beste eskaeretako batzuk. Horren harira, mugikortasunaren astearen barruan bigarren eskuko txirrinden azoka antolatzen duela udalak, eta hileko hirugarren igandero Agirre Lehendakariaren plaza bigarren eskuko azoka egiten dela erantzun die, “hala ere oso interesgarria da proposamena behar ez dugun hori beste batek erabili ahal izateko, gauzei bigarren, hirugarren edo laugarren bizi bat emateko, praktika oso egokia da zalantzarik gabe”.

Ikasleek jarritako etxeko lanak txukun bete dituela edo betetzen ari dela erakutsita, lanean dira berriz ere ikastetxeetan. 2019-2020 ikasturtean klima aldaketa lantzen jarraituko dute, elikadura jasangarria oinarri hartuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.