Arrandegi saltzaile izateko doako ikastaroa, Oarsoaldearen bitartez
Arrandegi saltzaile ikastaroa azaroaren 11n hasiko da. Lan txertatze indize altua duen lanbidea dela zehaztu du Oarsoaldea Garapen Agentziak.
Arrandegietan sailtzaile izateko doako ikastaroa antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak. 45 urtetik gorako langabeentzat da ikastaroa, eta alde teorikoa nahiz praktikoa (enpresetan) uztartuko ditu. Bi baldintza bete behar dituzte izena emango dutenek: gaztelaniaren erabilera mintzatu eta idatzia, eta osasun eragozpenik ez izatea.
Azaroaren 11an dira hastekoak ikastaroarekin. Goizez eta arratsaldez egingo dute. Ikastegiaren barruan, honako atalak: lan txertatze eta enplegua bilatzeko tekniketan zeharkako prestakuntza (15 ordu), arrandegiko prestakuntza espezifikoa (193 ordu), eta enpresetan praktikak (200 ordu).
Jexux Leonet Oarsoaldeko Garapen Agentziako presidente eta Oiartzungo alkateak jakinarazi du lan txertatze indize altua duen prestakuntza eta enplegu programa dela arrandegiena, eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen duela.
Izena emateko edo informazioa eskuratzeko hiru aukera daude:
- Telefonoz: 943 51 02 00ra deituz.
- Oarsoaldeak Errenteria-Oreretan duen bulegora bertaratuz: Olibet 6, behea.
- Oarsoaldearen webgunean sartuz.