Epaimahai Gaztearen Saria, lehenengoz, film laburren jaialdian
Errenteria Film Laburren Jaialdia azaroaren 21etik 24ra egingo dute hogeita laugarrenez.
Errenteria Film Laburren Jaialdia azaroaren 21etik 24ra egingo dute hogeita laugarrenez. Berrikuntza batekin dator lehiaketa; izan ere, lehenengoz Epaimahai Gaztearen Saria emango dute. 14-30 urte arteko gazteak izan daitezke epaimahaikide eta erraza da haien zeregina: jaialdian zehar film laburrak ikusi eta puntuatzea. Zenbat adituren laguntza ere jasoko dute puntuatzeko garaian zer den baloratu behar dena erabakitzen laguntzeko.
Azaroaren 21etik 23ra izango dira lehiaketara aurkezten diren filmen emanaldiak, 19:30ean hasita, Niessen zinemetan. Balorazio onena duen filmak saria jasoko du, azaroaren 24an Niessen kulturgunean izango den sari banaketa ekitaldian.
Epaimahai gaztearen parte izan nahi duen orok,. izena eman behar du jaialdiaren webgunean dagoen formularioa beteta, hilaren 27a baino lehen.