Ignacio Garmendiaren omenezko kontzertua egingo du musika bandak
Alain Aierdi Gurpegi zuzendari artistikoak Garmendiak gustuko zituen obra batzuekin osatu du egitaraua.
Aian eskainitako Herriz herri kontzertu ibiltari arrakastatsuaren ostean, Foru plazara itzuliko da EMKE Banda. Asteburuan izango da hori, igandean zehazki, eta 65 urte luzetan musika bandako klarinetista izan zen Ignacio Garmendiaren omenezko kontzertua emateko izango da. “Musiko bikaina, musika zale porrokatua, eta pertsona ezin hobea”, hala definitu du Garmendia Josu Mitxelena musika bandaren presidenteak.
Alain Aierdi Gurpegi zuzendari artistikoak Garmendiak gustuko zituen obra batzuekin osatu du egitaraua: Shubert, Sorozabal, Jose Franco edota Antonio Carlos Jobimen lanak aukeratu ditu.
Hitzordua, igandean Foru plazan, 12:30ean.