Jaten duguna garelako
Elikadura kalitatearen inguruko tailerrak antolatu ditu Udal Liburutegiak, Jone Mendarte dietistarekin.
Jaten duguna gara; hala diote. Gaiak duen garrantzia ikusita, elikadura kalitatearen inguruko tailerrak antolatu ditu Udal Liburutegiak. Jone Mendarte dietistak emango ditu tailerrak hilabetean bitan, ostegunetan, Xenpelar Etxean 18:00etatik 19:00etara. Horietako bakoitzean gai bat jorratuko dute. Ondoko zerrendan tailer egunak eta jorratuko diren gaiak bilduta.
- Hilak 31: Displemiak eta trans gantzak.
- Azaroak 14: Azukreak eta gozagarriak.
- Azaroak 28: Superelikagaiak.
- Abenduak 12: Transgenikoak.
- Urtarrilak 9: Elikadura orekatua.
- Urtarrilak 23: Elikagai funtzionalak.
- Otsailak 6: Elikadura neurobabesgarria.