Mendiko zinemako lan onenak, kulturgunean
Bilbao Mendi Jaialdiko lan onenak Errenteria-Oreretan izango dira azaroaren 7an eta 8an.
Bilbao Mendi Jaialdiko lan onenak Errenteria-Oreretan izango dira azaroaren 7an eta 8an. Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu du film horien emanaldia udalaren laguntzarekin. Lehenengo egunean Wallmapu (6 minutu) eta The Dawn Wall (100 minutu) filmak emango dituzte. Azken horrek 2018ko BMFFko epaimahaiaren saria jaso du.
Bigarren egunerako, Live Along the way (23 minutu) eta This Muntain life (77 minutu) emango dituzte.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Niessen Kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian eta emanaldien egunean bertan, hasi baino ordubete lehenago. Prezioa, 3 euro saioko. Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan ere eros daitezke sarrerak ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.