Zigor Garro baldintzapean aske utziko duten, azaroaren 21ean jakingo da
Zigor garro euskal presoa baldintzapean aske utziko duen erabakitzeko auzi saioa atzo egin zuen Parisko Dei Auzitegiak.
Zigor garro euskal presoa baldintzapean aske utziko duen erabakitzeko auzi saioa atzo egin zuen Parisko Dei Auzitegiak, eta azaroaren 21ean emango du ebazpena. Garro 2006an atxilotu zuten Quezac herrian (Lozere, Frantzia), eta pasa den urteko otsailean lekualdatu zuten Mont de Marsan espetxera. Saint Maurreko espetxean aurkitzen zen Garro, Euskal Herritik 680 kilometrora.
Datorren urteko maiatzean amaituko du zigorra Garrok, eta pasa den uztailean eta irailean baimena jaso zuen espetxetik irteteko lan kontuengatik.