Lur orotako ibilgailu berria du Babes Zibilak. Udalak eman dio ibilgailu hori. Isuzu Pick Up 4x4 modeloa da, elurra kentzeko palak eta gatza banatzeko gailuak hornituta.
Ikasturte bakarrean %15 gutxitu da energia gastua 50/50 proiektuan parte hartzen duten Cristobal Gamon, Lezo Herri Eskola, Elizalde Herri Eskola eta Karmengo Ama ikastetxeetan, eta garrantzitsua dena, 43 tona CO2 gutxiago isuri dituzte atmosferara.
Arantxa Urretabizkaiak duela 40 urte argitara eman zuen 'Zergatik panpox'. Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria izan zen.
Mendeen poderioz galdutako Gau Beltza berreskuratzearen aldeko saiakera egingo dute datorren astean hamaika eragilek Errenterian. Bi munduren arteko distantzia estutzen den gau ilunari argitasuna ematen saiatuko dira.
Intsumisio Eguna egin zuten 1994ko urrian Oiartzunen. 25.000 lagun bildu ziren bertan. Hura oroitzeko erreportajea egin du HITZAk.
Kasik 20 urte eman ditu Lander Zurutuzak ‘Lezoko toponimia’ liburua sortzen, baserri, etxalde eta tokien esanahia eta historia biltzen. Bihar aurkeztuko du lana, herrian.
Lezoko kirol talde nagusien asteburuko partidak non eta noiz diren ikusteko horien guztien zerrenda prestatu du HITZAk. Hemen ikus daiteke.
Umorezko Antzerki Jardunaldien 38. ekitaldiko azken hiru saioak gaurtik etzira egingo dituzte Trintxerpen, Donibanen eta Antxon.
Lehen Intsumisio Egunaren 25. urteurrenaren testuinguruan hainbat ekintza antolatu dituzte intsumisio mugimenduaren parte zirenak.
Tomas Garbizu kalean aparkatu ahal izateko txartelak berritzeko epea hilaren 30 artekoa da. Hiru urteko iraupena izango dute txartel berriek.
Ibilaldia Trintxerpeko merkatuan hasiko da 8:00tan eta 2 eta 45 minutu beranduago bukatuko da, Serafin Esnaola plazan. 14:30ean herri bazkaria egingo dute.
Tren Berdea Pagoaldetik aterako da Arditurri aldera, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Aldez aurretik erreserba egitea komeni da.