EUDIMAko kide izandakoei aitorpena egin diete
EUDIMA Udalerri Intsumituen Mankomunitateko kideei esker ona adierazi diete gaur, Oiartzungo udaletxean egindako ekitaldian.
Kasik bi hamarkada igaro dira soldadutza bertan behera geratu zenetik. 80. eta 90. hamarkadetan intsumisioa gori-gori zegoen Euskal Herrian. Hainbat elkarte eta koordinakunde eratu ziren garai hartan, antimilitarismotik soldadutzari uko egiteko. Euskal Herriko udalerri askok haien ekarpena egin zuten, EUDIMA sortuz.
25 urte igaro dira dagoeneko lehen Intsumisio Eguna ospatu zutenetik eta urteurrenaren harira, hainbat ekintza burutu dituzte. Gaur eguerdian udalerri guzti horiei —40 inguru— aitortza egin diete Oiartzungo batzar aretoan, agurra dantzatuz.
Urrats ausartak egin zituzten; soldadutza egiteko adina zutenen datuak Espainiako Defentsa Ministerioari bidaltzeari uko egin zioten besteak beste. Horren ondorioz, inhabilitaziok eta epaiketa jasan behar izan zituzten zenbait alkatek.
Bertaratu direnak gainera, intsumisioaren kartel erakusketa ikusteko aukera izan dute areto berdinean. Bihar bukatuko da erakusketa.
HITZA honako irudi hauek bildu ditu gaurko ekitaldian.