Artisau postuak jartzeko eskaera epea, zabalik
Santomas egunean postua jarri nahi duten artisauek, eskaera egin dezakete jada. Azaroaren 21ean amaituko da eskaerak egiteko epea eta interesdunek Zu! Zure Udala arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute eskaera zerbitzu horretan bertan, edo Niessen Kulturgunean eskura dituzten eskaera ereduak beteta. Elikagai postuak jarri nahi dituztenek, prozedura bera egin beharko dute epea berak errespetatuta.