Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Antxoko geltoki berriaren proiektua Adif-eri helaraziko dio Pasaiako Udalak

Aho batez onartu zuen bart Pasaiako udalbatzarrak Antxoko geltokia birmoldatzeko proiektu herrikoia, baina ñabardurekin. Udal gobernuak asmoa babestu zuen, ez ordea plan teknikoa.

Antxoko Geltoki Berriaren Plataformak trenbidearen eremua optimizatu nahi du, herriak iparraldean espazioa irabaz dezan.
Pasaia
2019/10/30

Adif-ek Antxoko tren geltokia birmoldatuko zuela jakinarazi zuenetik, zenbait herritar antolatzen hasi ziren, proiektua Antxo zabaltzeko aukera izan zedin. Antxoko Geltoki Berriaren Plataformak trenbidearen eremua optimizatu nahi du, herriak iparraldean espazioa irabaz dezan.

Helburu horri jarraiki, plataformak kanpaina informatiboa abiatu zuen, baita sinadura bilketa ere. 800 lagun ingururen sinadurak bildu dituzte eta plataformaren proiektuarekin batera, mozio gisa aurkeztu zuten atzo ohiko udalbatzarrean.

Plataformako bi kide izan ziren bertan, tartean Eduardo Perez Antxoko Geltoki Berriaren plataformaren sortzailea, “gure proposamena nahiko argi dagoela uste dugu. Antxo lau bazterretatik mugatua dago, espazioa behar du herritarrok bizitza kalitate hobea izan dezagun. Ez dezagun aukera hau galdu”.

Aho batez onartu zuten alderdi guztiek proiektu herrikoia, baina ez zen baiezko borobila izan. Espazio urbanoa berreskuratzeko aldarria bere egin zuten Pasaiako Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek, eta plataformaren eskaria Adif-eri bidaltzeko konpromisoa hartu zuten. Proiektuari dagokionez ordea, ñabardurak plazaratu zituzten.

Pasaiako Podemosek babes osoa adierazi zion plataformaren proiektuari eta antolakuntzan ibilitako herritarren lana eskertu zuten. Proposatutakoa, funtsean trenbideen moldaketa bat delarik, Podemosen babesa jasoko zuela, betiere udal teknikarien oniritzia jasotzean.

Udal gobernuko kide PSE eta EAJk alde bozkatu zuten baina hainbat zalantza agertu zituzten. Argi utzi zuten birgaitze urbano, eta espazioen berreskuratzearekin duten konpromisoa, baina arlo teknikoari dagokionez, ez zuten erabateko adostasuna agertu. Hasteko, hainbat eskuduntza beste erakunde batzuen menpe daudela gogorarazi zuten eta gainera teknikoki proiektua bideragarria den, aztertu behar dela gaineratu zuten. Izaskun Gomez alkateak, “errealistak izateko” eskatu zien plataformakok kideei, proiektuak luze joko baitu eta posible delako geltokira mugatzea soilik.

EH Bilduk bestalde, zuhurtziaz erantzun zuen. Podemosek bezala, plataformako kideak zoriondu zituen egindako lanagatik eta proiektuarekin guztiz ados zeudela nabarmendu zuten. Baina proiektuak adituen analisi teknikoak beharko dituela ere adierazi zuten. Dena dela, Antxorrentzat aukera paregabea delakoan, gaia seriotasunez jorratzea proposatu zien beste udal taldeei, gobernu, oposizio eta plataforma bilduko dituen batzorde bat eratuz.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.